Henry Lee Giclas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Henry Lee Giclas (Flagstaff, Arizona, AEB, 1910eko abenduak 9-2007ko apirilak 2) estatubatuar astronomo bat izan zen.

1931n hasi zen laguntzaile bezala lanean Lowell Behatokian bere heziketa ordaindu ahal izateko, eta ordutik hurrengo udetan lan egin zuen 1942an astronomo bezala kontratatua izan zen arte.

Bere betebehar nagusienak kometa eta asteroideen kokapen zehatza neurtzea, 1936an hasi zuen proiektua, eta, batez ere, izarren mugimendu propioaren katalogazioa izan ziren, azken lan hau 1958an hasi eta 18 urtez egin zuelarik, lan honetan Robert Burnham, Jr. eta Norman G. Thomasen laguntza izan zuelarik, horretarako kliskada mikroskopio bat erabiliz.

Zenbait kometaren aurkitzailea izan zen, horien artean 84P/Giclas aldikako kometarena, baita zenbait asteroiderena ere, 2201 Oljato apolo asteroidea, une batean Orioniden ozar-izarren gorputz sortzailetzat hartu zena eta 2061 Anza amor asteroidea horien artean. 1741 Giclas asteroidea bere omenez izendatu zen.

1979an erretiratu zen, baina ez zion lan egiteari utzi 2007an hil zen arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]