Henry Moseley
Henry Gwyn Jeffreys Moseley (Weymouth, Dorset, Erresuma Batua, 1887ko azaroaren 23a - Gallipoli, Otomandar Inperioa, 1915eko abuztuaren 10a) britainiar kimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Rutherfordekin egin zituen ikasketak Manchesterreko Unibertsitatean, eta gero Oxforden jardun zuen irakasle. Atomoen egitura aztertu zuen, eta 1913an gai kimiko baten X izpien espektroaren eta atomo-zenbakiaren artean harreman zuzen bat aurkitu zuen, analisi kimikorako prozedura berri bat ezarriz. Bere aurkikuntzei esker elementu kimikoen atomo-zenbakiak zehatzago ezagutu ziren, eta zehatzago kokatu ahal izan ziren gai kimikoen sailkapenean. Gerra-ekintza batean hila izan zen Gallipolin.
Moseleyren legea: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.