Henry Way Kendall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Way Kendallen erretratua.

Henry Way Kendall (Boston, Massachusetts, AEB, 1926ko abenduaren 9a - Wakulla Springs State Park, Florida, AEB, 1999ko otsailaren 15a) estatubatuar fisikaria izan zen.

Biografia

Amhersteko Unibertsitatean ikasi zuen fisika (1950). 1955ean doktoregoa bukatu zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT). Kaliforniako Standford Unibertsitateko irakaslea izan zen. 1969an UCS (Zientzialari Kezkatuen Elkartea) sortu zuen, Estatu Batuetako gobernuari presioa egiteko energia nuklearra eta beste zenbait teknologia kaltegarri kontrola ditzan. 1990. urtean Fisikako Nobel Saria jaso zuen, atomoetan quark izeneko partikulak daudela frogatzeagatik.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Way Kendall Aldatu lotura Wikidatan