Henryk Sienkiewicz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
id=ggbain.00614
Henryk Sienkiewicz

Henryk Adam Aleksander Pius Sienkiewicz (ˈxɛnrɨk ˈadam alɛˈksandɛr ˈpʲus ɕɛnˈkʲevʲit͡ʂ ahoskatua; Wola Okrzejska, Kongresuko Polonia, 1846ko maiatzaren 5a  - Vevey, Suitza, 1916ko azaroaren 15a ) poloniar idazlea izan zen. Prentsan hasi zen idazten. Estatu Batuetara bidaia bat egin ondoren, egonaldi haren inguruan Bidaia-Gutunak (1876-1878) idatzi zituen. Slowo egunkarian esku hartu zuen zuzendari gisa 1882tik aurrera, jarrera kontserbatzaileak aldezten zituela. Lehen Mundu Gerra hasi zenerako Poloniako literatura berriaren idazle gorentzat aitortua zen. Kontakizunaren alorrean, Ikatzez egindako zirriborroak (1880) obran laborari-bizitzaren berri mingotsa ematen zuen. Beste eleberri labur batzuk Ameriketako egonaldian oinarrituak dira: Itsasargi zaintzailea (1881), Sachem (1889). 1883tik aurrera eleberri historikoak moldatzeari ekin zion, XVII. mendeko Polonia gai hartzen duen trilogia batekin: Ogniem i mieczem (1884, Odolez eta burdinez); Potop (1886, Uholdea) eta Messire Wolodyjowski (1888, Wolodyjowski jauna). 1896an kristautasunaren lehen garaiak oroitarazten zituen Quo Vadis eleberriak, mundu osoan ezagutarazi zuen. Kryzacy (1900, Zaldun teutoiak) eleberrian berriro landu zuen Poloniako historia. 1905ean Literaturako Nobel saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henryk Sienkiewicz Aldatu lotura Wikidatan