Heptarkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heptarkia
V. mendea – 927
Monarkia
Heptarkiako bandera

Heptarkiako armarria

Britainiar herriak 600. urtearen inguruan
Geografia
HiriburuaErreinu bakoitzak berea
Historia
Aurrekoa
Mendebaldeko Erromako Inperioa
Ondorengoa
Ingalaterrako Erresuma

Heptarkia (grezieraz επτά hepta, "zazpi", eta αρχία arkhía, "boterea") britainiar historian V. mendetik 927rarte izan ziren zazpi erreinuei ematen zaien izena da. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori eta 70 urtetara hainbat taldek okupatu zuten lurra.

Anglosaxoiek lur horiei Angleland izena jarri zieten, hau da Angloen Lurraldea eta hortik dator Ingalaterra izena. Zazpi erresumak Kent, Sussex Erresuma, Wessex, Essex Erresuma, Northumbria, East Anglia eta Mercia ziren. Erreinu hauek behin eta berriz elkartu eta etsaitu ziren eta batzuetan euretariko erregeren batek besteen gainetik zegoela zioen Bretwalda izena jartzen bere buruari, hau da, Britainiarren Erregea. VIII. mendean vikingoen inbasioak jasan zituzten eta guztiak elkarturik Ingalaterrako Erresuma osatu zuten 927. urtean.

Heptarkia izena XII. mendean jarri zuen Huntingdoneko Hendrikek eta nahiko ohikoa da bere erabilera XVI. mendetik aurrera. Hala ere ez da zuzena, bertan 7 erreinuez gain bazirelako beste hainbat lurralde, kategoria ezberdinetakoak, paper garrantzitsua jokatu zutenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]