Heraklides Pontiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Heraklides Pontiko, grezieraz Ἡρακλείδης ὁ Ποντικός (K. a. 390-K. a. 310 gutxi gora-behera), astronomo eta filosofo greziarra zen.

Heraklea Pontikan jaioa (ondoren Bitinia), eta Atenasera joana, Aristoteles eta Demokritoren ikasletzat hartua izan zen. Platonen Akademiarekin ere lotua izan da. Diogenes Laertzioren arabera, Espeusiporen laguna izan zen. Bere idazkien zati gutxi kontserbatzen dira, eta, ezaugarririk nabarmenena, bere pitagorismoa da.

Lurrak bere ardatzaren inguruko errotazioari buruz hausnartu zuen lehen filosofotzat hartzen da, itzuli bat 24 ordutik behin betetzen zuela ebatziz. Merkurio eta Artizar planetek eguzkiaren inguruan biratzen zutela ere ebatzi zuen.