Herbehereen banaketa administratiboa
Herbehereen banaketa administratiboa hamabi eskualdetan egiten da, probintzia izenarekin (nederlanderaz provincie).
Euretariko bakoitzean Gobernadore bat dago, commissaris van de Koningin (Erreginaren Mandataria), Limburgeko probintzian izan ezik, non gouverneur izena ematen zaion. Hauek dira 12 probintziak:
- Frisia (Fryslân) - Leeuwarden
- Groningen probintzia (Groningen) - Groningen
- Drenthe - Assen
- Overijssel - hiriburua Zwolle, hiririk handiena Enschede
- Flevoland - hiriburua Lelystad, hiririk handiena Almere
- Gelderland - hiriburua Arnhem, hiririk handiena Nijmegen
- Utrecht probintzia - Utrecht
- Ipar Holanda - (Noord-Holland). Hiriburua Haarlem, hiririk handiena Amsterdam
- Hego Holanda - (Zuid-Holland). Hiriburua Haga ('s-Gravenhage edo Den Haag), hiririk handiena Rotterdam
- Zeelanda - Middelburg
- Ipar Brabante - (Noord-Brabant). Hiriburua 's-Hertogenbosch, hiririk handiena Eindhoven
- Limburg - Maastricht
Udalerri bereziak [aldatu]
2010 urtetik aurrerako banaketa administratiboaren arabera antzinako Holandarren Antilletako uharteak Herbehereetako udalerri berezi bihurtu ziren.
Ur batzordeak [aldatu]
Estatua ur-barrutietan ere banatua dago, ur-batzorde baten aginpean (waterschap edo hoogheemraadschap). 2005eko urtarrilaren 1ean 27 ziren eta bakoitzak ura kudeatzeko eskuduntza du. Ur-batzorde hauen eraketa estatuaren sorrera baino aurrekoa da, 1196 urtean agertuz baitziren lehen aldiz. Berez, Herbehereetako ur-batzordeak oraindik dablitzan munduko erakunde demokratiko zaharrenetakoak dira.
Ikus, gainera [aldatu]
|
||||||||
| Europako banaketa administratiboak | ||
|---|---|---|
|
Albania • Alemania • Andorra • Armenia • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Islandia • Italia • Kroazia • Letonia • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta • Mazedoniako Errepublika • Moldavia • Monako • Montenegro • Norvegia • Polonia • Portugal • San Marino • Serbia • Suedia • Suitza • Turkia • Txekiar Errepublika • Ukraina • Vatikano Hiria • Zipre |
||