Herbert James Draper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbert James Draper

Bizitza
JaiotzaLondres, 1863
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1920ko irailaren 22a (56/57 urte)
Hezkuntza
HeziketaBruce Castle School (en) Itzuli
St John's Wood Art School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta artista bisuala
Lan nabarmenak
MugimenduaKlasizismoa
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 3395433 Edit the value on Wikidata

Herbert James Draper (Londres, 1863 edo 1964[1]1920) Viktoriar Aroa bizi izan zen Ingalaterrako margolaria izan zen. Haren estiloa klasizismoarekin lotuta zegoen. Gehien landu zuen generoa erretratua izan zen, gai mitologikoen eta erotikoen inguruan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaioa, Henry Draper bitxigilearen semea zen. Tottenhamgo Bruce Castle Schoolen ikasi zuen eta, ondoren, Royal Academy of Arts-en.[2] 1882 eta 1892 artean, ikasteko asmoarekin, Erromara eta Parisera bidaia batzuk egin zituen; bidaia horiek ordaintzeko bi beka jaso zituen: Royal Academyren Urrezko Domeina eta Bidaia beka 1889an. XIX. mendearen amaieran ilustratzaile gisa lan egin zuen eta, azkenik, Londresen egokitu zen. 1891n Ida Williams-ekin ezkondu zen; alaba bakarra izan zuten: Yvonne.[2] 1898an eginiko bere The Lament for Icarus lanak Parisko 1900ko Erakusketa Unibertsalean Urrezko Domeina eskuratu zuen.

56 urte zituelarik, arteriosklerosik, jota, margolaria hil zen, Abbey Roaden zuen etxean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.tate.org.uk/art/artists/herbert-draper-1029
  2. a b The Times, Thursday, Sep 23, 1920; pg. 1; Issue 42523; col A

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]