Herbert Marcuse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbert Marcuse, 1955ean.

Herbert Marcuse (Berlin, Alemania, 1898ko uztailaren 19a - Stamberg, Alemania, 1979ko uztailaren 29a) filosofoa eta soziologoa izan zen.

Bizitza

Lehenengo Mundu Gerran soldadu moduan aritu zen eta gero Alemanian izandako iraultza sozialistan parte hartu zuen. Berlingo eta Friburgoko unibertsitateetan ikasi zuen; azken horretan Heidegger izan zuen irakasle. Heideggerrek berak zuzendu zion ontologiari eta Hegelen historiari buruzko doktorego-tesia. Unibertsitatea amaitzerakoan Berlinera itzuli zen liburu saltzaile modura lan egiteko. 1933an, Alemania utzi behar izan zuen naziengandik ihesi judua izateagatik. Urte berean Suitzara joan zen eta gero Amerikako Estatu Batuetara, non 1940.urtean Estatu Batuetako herritar bihurtu zen.

Estatu Batuetan Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuen Zerbitzu Estrategikoaren Bulegoan (US Office of Strategic Services) aritu zen Alemaniari buruzko estrategia informeak aztertzen.

1952an Columbiako eta Hardvareko unibertsitatean teoria politikoaren karrera hasi zuen eta gero 1958 eta 1965 urteen artean Brandeis unibertsitatean, non filosofia eta politika irakasle aritu zen. Erretiratuta zegoenean Kaliforniako Unibertsitatean aritu zen. Unibertsitate horretan 1950 eta 1960 hamarkadetan eztabaida soziopolitiko askotan parte hartu zuen.

Marcuseren lana Marxen pentsamenduaren eta Freuden teorien arteko sintesia da, eta bertan nabariak dira, besteak beste, Hegel, Heidegger, Reich eta Fourier filosofoen eraginak. Marcuseren ideiek eragin handia izan zuten ezker berriaren sorreran; bai eta, 1968an, Parisen, Erroman, Berlinen eta New Yorken izan ziren gatazka eta mugimenduetan ere, unibertsitatean batez ere.

Idatzi zituen lan aipagarrienak hauek dira: Reason and Revolution (1941), Eros and Civilization (1955), Soviet Marxism (1958), One Dimensional Man (1964), The Ethics of Revolution (1966).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbert Marcuse Aldatu lotura Wikidatan