Herbie Hancock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbie Hancock.

Herbert Jeffrey "Herbie" Hancock (Chicago, AEB, 1940ko apirilaren 12a) estatubatuar jazz musikaria da.

Biografia

Piano-ikasketak egin zituen, eta Miles Davisen taldean hasi zen jotzen 1963an. Chick Corea, Marsalis, Carter, Pastorius, Nascimento, Benson eta beste zenbait musikari ospetsurekin jo izan du.

1970eko hamarkadan, bere taldea eratu eta jazz-fusion estiloa sortu zuen. 1980koan, berriz, scratch musika plazaratu zuen. Oscar saria eman zioten 1987an Bertrand Tavernierren Gauerdiaren inguruan filmaren musikagatik.

Aipagarriak ditu orobat ondoko lan hauek: Takin´off (1963), Maiden voyage (1965), Empyrean isles (1965), Blow up (1968), Headhunter (1973), Rock it (1983), Future shocks (1983).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbie Hancock Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak