Heriotza zigor
Wikipedia(e)tik
Heriotza zigorra preso bati ezartzen zaion hiltzeko zigorra da, honek egin dituen krimen edo delituengatik eta presoa mendean duen ordenamendu juridikoa baliatuz. Heriotza zigorra betetzean, presoa exekutatu egiten dela esaten da.
Amnistia Internazionalak eskainitako datuen arabera, 2003. urtean 1.146 preso exekutatu zituzten, alabaina, horietako %84a lau herrialde artean banatzen da: Txinak 726, Iranek 108, Estatu Batuek 65 eta Vietnamek 64.
Exekuzio erak [aldatu]
Hauek dira munduan erabiltzen diren exekuzio teknikak:
- Asfixia.
- Buru mozketa ezpataz, aizkoraz edo gillotinaz.
- Elektrokuzioa aulki elektrikoan.
- Fusilatze edo fusilamendua.
- Gas ganbera.
- Gurpila.
- Gurutziltzatzea.
- Harrikatzea.
- Hesolak gorputzean sartuz.
- Injekzio hilgarria.
- Iratopena.
- Itotzea.
- Língchía.
- Odolustea.
- Pozoidura edo pozoitzea.
- Sua.
- Urka.
- Zapalketa.
- Zatikatzea.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Heriotza zigorren aurka, Amnistia Internazionalaren webgunea
- (Euskaraz) Heriotza zigorra Nafarroan XIV. mendean, Argian argitaratutako artikulua