Hilen Eguna (Mexiko)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heriotzaren Eguna» orritik birbideratua)
Hilen Eguneko usadiozko aldarea, Milpa Alta, Mexiko Hiria.

Hilen Eguna (gaztelaniaz Día de Muertos) mesoamerikar jatorriko hildakoen omenezko jaiegun bat da.

Urtero azaroaren 1 edo 2an ospatzen da, baina ez da urriaren 31ean ospatzen den Hilen, Santu Guztien edo Arimen Egunarekin nahastu behar, bi jaiegunak data bertsuetan ospatzen diren arren, Hilen Eguna egutegi katolikoaren jaieguna den bitartean, Heriotzaren Egunak jatorri paganoa du, zehazkiago, jada espainiarren etorrera baina askoz ere lehenagotik azteka, maia, puperetxa eta totonaka herriek ospatzen zuten eta heriotzaren kultuarekin zerikusia duen ospakizun edo jaia zen. Mesoamerikar herrietan hildakoen garezur eta hezurrak gordetzeko eta ondoren haiek omendu eta oroitzeko asmoz jendaurrean trofeo gisa erakusteko ohitura zegoen, heriotza eta berpizkundearen errituaren barnean.

Ospakizun honetako ikur nagusienetako bat, La Catrina edota La Calavera Catrina delakoa da.

Mesoamerikako herrialdeetan ospatzen den ospakizuna da, eta bereziki eta indar handiz, Mexikon, ospakizun hau oso errotua eta hedatua dagoen herrialdea. UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]