Herkulesen Dorrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herkulesen Dorrea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
A coruna torre de hercules sunset edit.jpg

Herkulesen Dorrea

Mota Kulturala
Irizpideak iii
Erreferentzia (ID) 1312
Kokalekua EspainiaEspainia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 43°23′13″N 8°24′17″W / 43.38694°N 8.40472°W / 43.38694; -8.40472
Izen ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Herkulesen Dorrea A Coruñako penintsulan kokatuta dagoen dorre eta itsasargia da. Bere garaiera 68 metrokoa da. Zutik dirauen erromatar itsasargi bakarra eta oraindik funtzionatzen duen itsasargirik antzinakoena da.

Bere eraikuntzari dagokionez, zenbait elezahar daude. Horietako batek, Herkules gaur egun dorrea inguratzen duten kostaldera txalupan iritsi eta Gerion erraldoia garaitu ondoren, honen burua lurperatu zuen tokia izan zela dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herkulesen Dorrea erromatarrek eraiki zuten nabigazio itsasargi bezala I. mendean, Neron eta Vespasiano enperadoreen agintaldien artean, 4000 eta 8000. urteen artean data daitezkeen aurkitutako terra sigillata eta pareta fineko edalontzien arabera. Dorrearen oinean dagoen inskripzioaren arabera, eta Brigantium (A Coruña) hiriari buruzko erreferentzia dokumentalek, itsasargi baten presentzia adierazten dute Traiano enperadorearen erregealdiaren garaitik. Bere oinarrian, botozko harri bat aurkitu zen, latinez idatzitako honako inskripzio honekin:

MARTI AUG.SACR C.SEVIVS LUPUS ARCHITECTUS AEMINIENSIS LVSITANVS.EX.VO

dorrearen arkitektoa Gaio Sevio Lupo bezala identifikatzea ahalbidetu duena, Aeminiumekoa, gaur Coimbra, Portugalen. Dorrearen aipamenik antzinakoena, Paulo Orosioren Historiae adversum Paganosen dago, 415-417 bitartean idatzia, honako hau dioena: "Secundus angulus circium intendit, ubi Brigantia Gallaeciae civitas sita altissimun farum et inter pauca memorandi operis ad speculam Britanniae erigit". Gainera, historialariek, Herkulesen Dorrea, Breoganen dorrea egon izan zitekeen toki bezala identifikatu dute. Dorre hau, dorre mitologiko bat da, Irlandako ziklo mitologikoan agertzen dena (zehazkiago Leabhar Ghabhála Érennen) eta nondik Ithek, Breoganen semeak, Irlandako kostaldea ikusi zuen. Susmo honi indarra ematen diona Brigantium toponimoa bera da, Breoganetik etortzea oso posible dena, eta badu oinarria erromatarrek euren jainko eta heroi propioak identifikatzeko tradizioan, kasu honetan Herkules, tokikoekin. Dorreak bere itsasoko erabilera, ziur aski, Erdi Aroan galdu zuen, gotorleku bihurtu zenean.

XVII. mendean (1682)an Uzedako Dukeak, Amaro Antune arkitektoari eskatu zion zaharberritze arkitektonikoa. Amarok, goialderaino gangak zeharkatzen zituen eskailera bat eraiki zuen. Goialdean bi dorre txiki daude, argiak eusteko. Karlos IV.a Espainiakoaren erregealdian berreraikitze osoa egiten da. Lan neoklasikoa 3958n amaitzen da, Eustaquio Giannini italiarraren zuzendaritzapean.

Berritzea hasi baino lehen, dorrea, oinarri karratuko gorputz prismatiko bat zen; kanpoaldean, harrizko harresi bat zuen, behealdean bi ate zituena eta goiko solairuraino zeharkatzen zuten leiho asimetrikoekin, eta goialderaino iristen zen kiribil formako finkatzaile batekin. Bere barnean, antzinako egitura erromatarra mantentzen zuen, baina eraikinaren zaharberritzeari zegozkien zurezko eskailerekin, bere apaindura, ate eta leihoen goialdeko markoekin harmoniatsu bihurtuz.

Mitologiak dioenez "Gerion izeneko erraldoi bat zegoen, Brigantiumeko erregea, bere mendekoak, hauen ondasunen erdia ematera behartzen zituena, seme-alabak barne. Egun batean, mendekoek, Herkulesi laguntza eskatzea erabaki zuten, Gerioni, borroka handi baten erronka bota ziona. Herkulesek Gerion garaitu eta lurperatu zuen eta zuzi handi batekin koroatu zuen tumulu bat altxa zuen. Tumulu honetatik gertu hiri bat sortu zuen, eta, bertara iritsi zen lehen pertsona Coruña izeneko emakume bat izan zenez, Herkulesek izen hori jarri zion hiriari".

Etorkizuneko egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herkulesen Dorrea behetik

Hurbileko etorkizun batean, gizateriaren ondare izan nahi du. Real Club Deportivo de La Coruña futbol taldeak, hurrengo denboraldiko kamisetetan, Gerionen burezurra agertuko den logo bat eramatea erabaki du, mitologiaren arabera, itsasargia bera dagoen tokian bertan Herkulesek garaitu zuena, tibiekin batera.

Askatasunaren Estatuarekin senidetzea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herkulesen Dorrea Aldatu lotura Wikidatan