Hermafrodita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pergamoko Hermafrodita, K. a. 300.ekoa.

Hermafrodita edo Hermafrodito, greziar mitologian, Hermes eta Afroditaren semea da.

Ninfa bat maitemindu zitzaion, hain eder ikusirik, Kariako aintzira batean bainatzen ari zela; gazteak gaitzetsi zuen baina, hala ere, berari lotu zitzaion ninfa betiko, eta jainkoei eskatu zien beren gorputzak bat egin zitzaten. Haren eskaria entzunik, jainkoek bi gorputzak batu zituzten eta izaera bikoitzeko pertsona sortu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermafrodita Aldatu lotura Wikidatan