Hermafroditismo
Wikipedia(e)tik
Hermafrodita ugal-organo arrak eta emeak dituen izaki biziduna da. Hermafroditismoa edo hermafrodismoa izaera horri dagokion sistema edo joera da.
Hermafroditak ugariak dira animalien eta landareen erreinuetan. Landare fanerogamo gehienak hermafroditak dira. Bi gameto-motak gonada berean edo desberdinetan izan daitezke, eta batera edo denbora tarte batekin.
Gizakietan nahiko arraroa da benetako hermafroditismoa (pertsona batek barrabilak eta obulutegiak edukitzea). Kasu horretan, pertsonaren kanpoko ernal-organoak maskulinoak dira, baina gonadak eta zelularen ezaugarri kromosomatikoak femeninoak.
Sexu arteko egoera hauek ia guztiak sortzetikoak izan ohi dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.