Hermann Broch
Hermann Broch (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1886ko azaroaren 1a - New Haven, Connecticut, AEB, 1951eko maiatzaren 30a) austriar eleberrigilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Familiako oihal-lantegian ingeniari gisa jardun ondoren, aski berandu, lotu zitzaion literaturari. Lehen lanean, Die Schlafwandler ("Amesgileak", 1929-1932) trilogia, Wilhelm II.a enperadorearen garaia azaldu zuen. Ondorengo liburu hauetako bakoitzean kontakizun-prozedura desberdina erabili zuen: Pasenow (1888, "Erromantizismoa"); Esch (1903, "Anarkia"); eta Huguenau (1918, "Errealismoa").
Hitlerren Alemania Austriaz jabetzean (Anschluss, 1938) Estatu Batuetara erbesteraturik, Princeton Unibertsitatean irakasle aritu zen, jendetzaren psikologiari buruz idatzi zuen saiakera saritua izan ondoren (Massenpsychologie). Beste zenbait obra: Der Tod des Vergil (1941, "Virgilioren heriotza"); Die Schuldlosen (1950, "Errugabeak"); Der Versucher (1953, "Tentatzailea").
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.