Hermann Staudinger
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1881ko Martxoaren 23an | |
| Worms, Hesse (Alemania) | ||
| Hil | 1965ko Irailaren 8an | |
| Freiburg (Alemania) | ||
| Lan-erakundeak | Freiburgogo unibertsitatea | |
| ETH Zürich
Karlsruhego unibertsitatea |
||
| Lanak | Zetenen sintesi eta erreakzioak | |
| Aziden sintesi eta erreakzioak
Polimeroen kimika |
||
Hermann Staudinger (1881 - 1965) kimikari alemaniarra zen. Nobel Saria irabazi zuen 1953an "Kimika makromolekularren arloan eginiko ikerkuntzengatik".
[aldatu] Bizitza
Alemaniako hainbat unibertsitatetan irakasle izan zen. 30 urte baino gehiago eman zituen kautxu sintetikoen eta gai plastikoen industrien oinarri diren molekula katea konplexuak aztertzen. Makromolekulak bazirela onartu, haien egiturak mugatu, tasunak aztertu eta zituzten sintesi ahalmenak ikertu zituen. Izaki bizien ehunetan dauden gai gehienak (zelulosa, proteinak, almidoia, eta abar) makromolekulak zirela aurkitu zuen. 1953 urtean Kimikako Nobel Saria jaso zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.