Hermon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermon
הר חרמון
Har Hermon
Hermonsnow.jpgHermon elurtua
Garaiera 2814 m
Koordenatuak 33°24′00″N 35°51′00″E / 33.40000°N 35.85000°E / 33.40000; 35.85000Koordenatuak: 33°24′00″N 35°51′00″E / 33.40000°N 35.85000°E / 33.40000; 35.85000
SiriaSiria (hegoaldeko mendi mazelak Israelek okupatuak ditu)
LibanoLibano
Mendilerroa Antilibano mendilerroa

Hermon[1]Hermon mendia bezala ere ezaguna— (arabieraz Jebel el Al Shaikh, hebreeraz הר חרמון, Har Hermon), Antilibano mendilerroan dagoen mendi bat da, Siria eta Libano arteko mugan. Mendiak, 2.814 metroko garaiera du. Mendi honek, Siria, Libano eta Israelen arteko muga egiten du. Mendiaren ipar-mendebaldeko magala, Libanorena da, ekialdekoa, Siriarena, eta hegoalde eta hego-mendebaldeko magalaren 100 kilometro karratu, Israelen kontrolpean daude, 1967an Sei Eguneko Gerran lortutako garaipenaren ondorioz. Mendiaren zati hau eta Golango Gainak, Israelek erantsi zituen bere lurraldera 1980an. Siriak zein Israelek, mendiko magaletan postu militar garrantzitsuak dituzte.

Hermon, Jebel esh Sheik bezala ezagutzen da (Yabal EL Shaikh) edo Hierarkaren Mendia. Agurearen Mendia edo mendi Elurtua bezala ere ezagutzen da, zenbait arrazoigatik. Mendi zuria, ia beti elurrez estalia dagoelako eta Yabal el Shaikh edo Agurearena, drusoar santu handi baten omenez, Shaij Mohammad Abi Hlál, Shaij Fadel bezala ezaguna, drusoar santua, intelektuala eta olerkaria, islamiar egutegiaren 987. urtean jaio zena (1579an egutegi kristauan), beste idazle batzuek, aipaturiko santua, 1577an jaio zela diote, ash-Sha`tra herrixkan, Antilibano mendilerroaren hegoaldean, Libanon, Hasbaiyah-Rashaiyah eskualdean, eta 1640ko abenduak 7an hil zen (islamiar egutegiko 1050. urteko Sha'ban hilabetearen 22. egunean. Ain`Ata herrixkan hil zen, bizi izan zen leizetik oso gertu dagoena, 63 urte zituenean.

Hermon mendia, bere edertasun txundigarriagatik da ezaguna, olerkari arabiar eta hebrear gehienen inspirazio iturri izan dena. Ibai askoren iturburuak jaiotzen diren tokia da, horien artean, Jordan ibaiarena. Bere magaletan, antzinako tenpluen hondarrak daude, horietako bat, ustez, Baal semitar jainkoaren omenezkoa (feniziar eta asiriar jainkoa), eta grezieraz idatzitako inskripzioak dituzten beste zenbait. Zenbait pertsonek, Jesusen antzaldatzearen tokia izan zela uste dute, tradizionalki, Bibliako Itun Berrian agertzen den gertaera hau, Tabor mendian gertatu zela esaten den arren, hegoalderago, Israelen.

Hermon edo Jabal ash Shaikh, "hierarkaren mendia" esan nahi duena, Antilibano mendilerroaren hegoaldean dauden muino kate batez osatua dago, hiru tontor handirekin amaituz, horietatik garaienak, 2814 metroko garaiera duelarik, mendilerro honetako mendirik garaiena eta Mediterraneoko kostaldeko bigarren garaiena delarik Qurnat as-Sawda mendiaren ondoren, 3.088 metroko garaiera duena eta Libano mendia mendilerroan dagoena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermon Aldatu lotura Wikidatan