Kronika (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernaniko kronika» orritik birbideratua)
Artikulu hau Urumeako egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kronika (argipena)».
Kronika
2023ko abuztuaren 14ko azala
MotaTokiko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaHernani, Gipuzkoa
Formatuapaperezkoa eta digitala
Koloreazuri-beltza
ArgitaletxeaDobera Euskara Elkartea
Banaketa
Banatze-eremuaArano, Astigarraga, Ereñotzu, Goizueta eta Hernani
Maiztasunaastelehenetik igandera
Salneurriadoakoa
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
Identifikadoreak
ISSN1576-8422
https://kronika.eus

Kronika Arano, Astigarraga, Ereñotzu, Goizueta eta Hernanin banatzen den euskarazko egunkaria da.[1] Bi aldeetatik inprimatutako orri bakar bat da, doakoa da eta bailarako berriak ematen ditu.

Astelehenetik igandera argitaratzen den euskarazko egunkari bakarra da.

Hala Kronika nola Dobera elkartea Topagunea euskara elkarteen federazioko kideak dira.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkariaren egoitza —eta Dobera Euskara Elkartearena ere— Hernaniko Larramendi Kaleko 11. zenbakian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urteko ekainaren 23an Hernaniko kronika jarri zen martxan Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Hiru langilez osatutako lan taldeak jarri zuen proiektua martxan: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Aritz Zerain. Lehen hiru urteetan astean bost zenbaki kaleratzen zituen, ostegunetik astelehenera. Bi orrialdeko egunkaria zen aurreneko urteetan. 2003ko urtarrilaren 8an astean sei zenbaki argitaratzen hasi zen. Handik urtebetera, 2004ko urtarrilaren 27an egunero argitaratzen hasi zen.

Egunero argitaratzearekin batera orrialde kopurua ere hazten joan da Hernaniko kronikan. 2005. urteko urtarrilaren 15etik aurrera asteburuetan lau orrialde argitaratzen hasi zen. 2006ko urtarrilaren 28tik aurrera asteburuetako zenbakiak zortzi orrialdetakoak izaten hasi ziren.

2014an bailara osora zabaldu zen, Donostiara izan ezik, Astigarragako Kronika eta Urumeako Kronika edizioak sortuz. Gaur egun edizio bateratua kaleratzen da bailara osorako, eta horretan sei langilek dihardute, lau kazetari eta hiru marrazkilarik kolaboratzen dute egunkariaren edukiak osatzen, baita Hernaniko lau ikastetxe eta bi euskaltegitako ikasleek ere.

Ale kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernaniko kronikak gaur egun 4.000 ale kaleratzen ditu egunero. 2000 urtean, martxan jarri zenean, 1.500 ale kaleratzen zituen. Ikertalde enpresak 2007an Buruntzaldeko mankomunitatearentzak eginiko ikerketaren arabera, Hernaniko kronikak 15.000 irakurle ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kronika - Nor gara? - Kronika.eus» kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]