Hernaniko dukerria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hernaniko dukerria noblezia titulu espainiarra da, Alfontso XIII.a erregeak sortutakoa, 1914ko abuztuaren 11n. Manfredo Luis Borboi eta Bernaldo de Quirós-i eman zion, Ansolako III. Dukea eta Atarfeko II. markesa zenari. Manfredo Luis hori Borboi leinuko kide karlista bat zen, Espainiako tronurako ondorengotza eskubideak galdu zituena.

Dukeak, bi aldiz ezkondu zen arren, ez zuen seme-alabarik izan. Bere familiak uste zuen loba bati egokituko zitzaiola titulua eta Manfredo Luisen arte bilduma garrantzitsua oinordetzan jasotzea. Dena den, dukea hil ondoren agertutako testamentuan titulua Margarita infantari, Joan Karlos I.aren arreba gazteenari uzten zion, eta arte ondare guztia bere bigarren emazteari. Familiak salatzen duenez, testamentu hori iruzurra da. Méndez de Vigo familiak (Dukearen ustezko oinordekoak) Espainiako Errege Familia jotzen du horren errudun, artelanak salduz nazioartean kapitala lortu nahian dabiltzala egotzita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]