Herodiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herodiano

Bizitza
JaiotzaErromatar Inperioa, 170
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza250 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Herodiano (Herodianus latinez), Siriakoa (170-240) maila txikiko erromatar funtzionario bat izan zen, zortzi liburutan, Erromatar Historia izeneko lan bat idatzi zuena. Lan honek, 180tik 238rarteko urteak hartzen ditu. Bere lana, ez da erabat fidagarria, baina, Heliogabalo enperadoreari buruzko bere istorio erlatiboki inpartziala, Dion Kasiorena baino erabilgarriagoa da. Greziarra zen, baina, denbora luze batez, dirudienez, Erroman bizi izan zen. Mantendu den bere lanaren zatiaren arabera, 238an tronura igo zen Gordiano III.aren erregealdian oraindik bizi zela ezagutzen da. Honetaz gain, ez da beste ezer ezagutzen berari buruz.

Bere istorioak, Marko Aurelio enperadorearen 180ko heriotzatik, Gordiano III.aren 238ko erregealdiaren hasieraraino hartzen du, eta, izenburu bezala "Inperioaren historia Markoren heriotzatik aurrera" du. Berak propio adierazten du garai honetako gertakariak bera bizi zela gertatu zirela. Foziok Codex 99an, lanaren edukien eskema bat ematen du eta Herodianoren estiloa laudatzen du, argia, indartsua eta atsegina bezala deskribatzen duena, artearen eta dotoretasunaren arbuiatzea eta atizismo bezala ezagutzen diren edertasunen erabilera ugariaren arteko erdi bide bat mantenduz, baita ausarta eta harranditsuaren artean ere, bere gainetik dauden historialariak oso urriak direla gaineratuz. Neurri bateraino, dirudienez, Tuzidides hartu zuen erreferentzia puntu bezala, estiloarentzako zein bere lanaren konposaketa orokorrerako: Tuzididesek bezala, han eta hemen, neurri batean edo oso-osorik asmatutakoak diren hitzaldiak sartzen ditu. Noiz behinka kronologia eta geografiari buruzko deskuidoak baditu ere, bere narrazioa, orokorrean, egiazkoa eta objektiboa da. Batzuk, Pertinaxganako partzialtasun larregi erakustea leporatzen diote.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]