Herodias
Wikipedia(e)tik
Herodias (K. a. 7-39), idumear printzesa bat izan zen, lehenik, bere osaba zen Herodes Filiporekin ezkondu zena, eta, ondoren, honen anaia zen Herodes Antipasekin. Salomeren ama izan zen, eta, ebanjelioen arabera, Joan Bataiatzailea exekutatzera eraman zuen azpijoko batean parte hartu zuen.
Familia harremanak [aldatu]
- Aristobulo IV.aren alaba (Herodes I.a Handiaren eta Mariamne I.a printzesa asmonearraren semeetako bat).
- Berenizeren alaba (Herodesen arreba zen Salome I.aren eta Kostabarus, Edomeko gobernariaren alaba).
- Herodes III.a, Kaltzisko erregearen, Herodes Agripa I.a Judeako erregearen, Aristobulo V.aren eta Mariamne III.aren arreba-ahizpa (ziuraski, bere osaba Herodes Arkelao Judeako gobernariaren lehen emztea).