Herpesbirus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Herpesbirusa
Herpesviridae EM PHIL 2171 lores.jpg


Birus sailkapena
Taldea: I taldea (kbADN)
Erreinua: Birus
Familia: Herpesviridae

Herpesbirusak Herpesviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Animaliak eta gizakia infektatzen dituzte, eta azken hauengan gaixotasun ugari sorrarazten dituzte: besteak beste, herpes arrunta, herpes zosterra, mononukleosi infekziosoa, barizela, e.a.

Herperbirusen taldean gizakia infektatzen duten 8 birus daude. Hauetako bat onkobirusa da, Epstein-Bar birusa, hain zuzen ere (mononukleosi infekziosoaren eragilea).

Material genetikoari dagokionez birus hauek harizpi bikoitzeko DNA dute. Honen gainetik kapside ikosaedrikoa (162 kapsomeroz osatua), eta glukoproteinaz osatutako kanpoko bilgarria, kapsidea inguratuz.

Herperbirusek berezko ezaugarria dute, gainontzeko birusek ez dutena: infektatu ondoren gorputzean sor egoteko gaitasuna. Horrek esan nahi du ostalaria infektatutakoan birusak ez direla desagertzen, sor egoeran geratzen baitira ostalariaren zeluletan. Egoera horretan urteetan iraun dezakete, harik eta une jakin batean berpiztu arte. Hau gertatzen denean infekzioa berraktibatzen da.

Barizela-zoster birusa eta herpes arruntaren birusa dira aipatutakoaren ohiko adibideak, infekzio errepikatuak sortzen baitituzte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herpesbirus Aldatu lotura Wikidatan