Herrerar arkitektura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Herrerar arkitektura edo herrerar estiloa Espainian garatu zen XVI. mendearen azken herenean, Filipe II.a Espainiakoaren erregealdian (1556-1598), eta indarrean jarraitu zuen XVII. mendean, baina garai honetako barrokoko joerekin eraldatua. Espainiako Pizkundetar arkitekturaren hirugarren eta azken etapa da, pixkanakako apaindura garbiketa batetara eboluzionatzen joan zena, hasierako platereskotik hasi, XVI. mendearen bigarren hereneko klasizismoko purismotik pasatu eta herrerar estiloak sartu zuen apaindura biluztasuneraino.

El Escorial monasterioarekin hasi zen estilo hau, Madrilgo erkidegoan kokatuta dagoen San Lorenzo de el Escorial udalerrian dagoena, eta, zehazkiago, Juan de Herrera arkitektoak (1530-1597) eginiko proiektuaren berrantolakuntzarekin, Juan Bautista de Toledo (1515-1567) hil ondoren, lehen diseinuaren egilea izan zena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Bernabe Elizaren albo bat, (El Escorial) Madrilgo erkidegoa
Jasokundearen Andre Mariaren Elizaren fatxada nagusia, Valdemorillon, Madrilgo erkidegoa
Lermako Dukearen jauregia, Burgosko probintziako Lerma udalerrian
San Pedroren Kolegiata, Burgosko probintziako Lerma herrian.

Herrerar estiloa, bere zorroztasun geometrikoagatik, arkitektura elementu ezberdinen arteko harreman matematikoagatik, bolumen garbiengatik, harresiaren nagusitasunagatik baoaren gainetik, eta ia erabat apaindurarik gabe egoteagatik bereizten da, arrazoi honegatik bere garaian, apaindugabeko estiloa deitu izan zelarik. Eskorialdar estiloa bezala ere ezagutzen da, arkitektura joera honen eredutzat hartzen den eraikinagatik.

Herrerar eraikinak, bere horizontaltasun zorrotzagatik nabarmentzen dira, formen orekaren bidez lortua, nagusiki kubikoak, egituran simetrikoki jartzen direnak. Orokorrean, kanpoaldean arbelez estalitako estalkiak dituzte, eta dorreak alboetan, puntan amaitutako piramide formako txapitelekin amaituak, bertikaltasun elementu bat sartzen dutena, simetria sentsazioa indartzen laguntzen duten aldi berean.

Beste batzuetan, ez da bilatzen horizontaltasuna, bolumentasuna bezainbat, arkitektura elementu ezberdinen joko geometrikoaren bidez lortzen dena. Elizbarrutietako elizen eraikuntzan erabilitako eredua da, fatxada handiekin, lauki formako oinplanoko dorreekin eta kontrahorma astunekin.

Kasurik gehienetan, tamaina handiko eraikinak dira, euren inguruan nagusitzen direnak eta euren herstura eta kutsu monumentalagatik harritzen dutenak.

Apaindura erabilerari dagokionez, hau, oinarrizko forma geometrikoetara murrizten dira, esferak eta piramideak kasu. Ikuspegi soziologikotik, soiltasuna, protestantismoaren aurkako erantzun bezala sortzen da, Trentoko kontzilioak (1545-1563) adierazitako jarraibideak jarraituz.

Eboluzio historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrerar estiloa, Austriako etxeko erregeen arkitektura ofiziala izan zen, Filipe II.a Espainiakoaren erregealditik hasita. El Escorial monasterioaren eraikuntzak (1563-1584) suposatu zuen eragin soziopolitikoak, bere hedapena erraztu zuen. Honetara, Juan de Herrera, 1579an Koroaren Monumentuen Ikuskatzaile izendatu izanak ere lagundu zuen.

Estiloa, hasiera batean, Guadarramako mendilerroko madrildar eskualdeetatik hedatu zen, El Escorial monasterioaren eragin eremuaren barnean kokatuak, bi bideren bidez: Errege Etxeak zuzenean finantzatutako lanak, eta Guadarramatako udalerriek bultzatutakoak.

Lehen taldean, Galapagarreko Zubi Berria eta Filipe II.aren erabilera pribatuko eraikinak daude, Veleta Etxea kasu, hau ere Galapagarren, eta Torrelodoneseko Errege Gela, biak jada desagertuak. Erregeak, Madriletik El Escorialeko Errege Tokira egin beharreko bidaiak erosoagoak egiteko eraiki ziren.

El Escorialen, Koroak, hirigintza plan ezberdinen garapena eta San Bernabe Elizaren eraikuntza bultzatu zituen, azken hau Francisco de Morak egina, Herreraren laguntzaileetako bat izan zena Monasterioaren lanetan.

Errege Etxeak, euren eraikin publiko eta erlijioso garrantzitsuenak eraberritzen zituzten udalerriei, onurak ematea ere onartu zuen. Neurri honen ondorio, Valdemorillo eta Navalagamellako eliza parrokialen herrerar itxura da, biak Erdi Aroan eraikiak.

Herrerar estiloa, bizkor hedatu zen Espainia osotik eta Amerikatik. Estilo honen eraikin aipagarriak, Valladolideko Jasokundearen Andre Mariaren Katedrala, Segoviako Zubia (Madril), biak Juan de Herrerak diseinatuak, Ucléseko Monasterioko eliza (Uclés, Cuencako probintzia), Francisco de Morarena, San Sebastian Eliza (Villacastín, Segoviako probintzia), egiletza Rodrigo Gil de Hontañóni eman zaiona eta Antiguako Andre Mariaren Kolegioa (Monforte de Lemos, Lugoko probintzia), Simon de Monasteriorena, dira.

Aipamen berezia merezi du, Lermako Dukearen jauregiak (Burgosko probintzia), Francisco de Morak 1601ean hasi zuena. Herrerar estiloa, uneko joera barrokoek xurgatzea eta jauregi arkitektura baten ezarpena suposatu zuen, XVII. mende osoan zehar errepikatu zena.

Filipe III.a Espainiakoaren eta Filipe IV.a Espainiakoaren erregealdietan Madrilen eraikitako eraikin zibil gehienek, aipaturiko jauregiaren arkitektura jarraibideak jarraitu zituzten. Kontseiluen jauregiaren, Santa Cruz jauregiaren eta Casa de la Villaren kasua da, guztiak barrokoak, baina kutsu herrerar nabarmenekin.

Herrerar estiloaren eragina, bere aldetik, bere piramide formako txapitel bereizgarriak, arbel estaldurarekin, izan zuen hedapenean ere ikus daiteke. Elementu hau, XVI. mendearen aurreko eraikin ugarik adoptatu zuten, nagusiki, elizetako kanpandorre eta zinborioetan.

XVIII. mendea eta XIX. mendea, arkitektura joera honen gainbeherarenak izan ziren.

Neo-herrerar estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, beste birsortze bat izan zuen, Francisco Francoren diktadura garaian. Madrilgo La Moncloako plaza, Espainiako Aire Armadaren egoitzak presiditua, herrerar arkitekturaren birsortze hau sinbolizatzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herrerar arkitektura Aldatu lotura Wikidatan