Herri barbaroen inbasioak Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal leinuak erromatar garaian.[1]

Herri barbaroen inbasioak Euskal Herrian ez ziren hain agerikoak izan, barbaroek konkistatu gabe zeharkatu zuten Euskal Herria. Baina Hispaniaren inbasioa, 409. urtetik aurrera, erromatarren agintaldiaren amaiera izan zen herriaren iparralde menditsuan. Horrela, lurraldearen zati horrek nolabaiteko "independentzia" lortu zuen, hegoaldeko populazio erromanizatuagoak, Hispaniako beste leku batzuetan bezala, Erromari leial jarraitu zuen bitartean harik eta germaniarrek okupatu arte.

456. urtean, zazpi itsasontzitan zihoazen 400 herulok Bizkaiko golkoa eta Galiziako kostaldea eraso zuten[2].

Bisigodoak Iberiar penintsulan sartu zirenean, isolazioa handitu zen, hauek Kantauriko kostaldean interesik ez zutelako. Aldiz, Iruña 472an okupatu zuten, baita Araba gehiena ere; Leovigildo erregeak Victoriaco sortu zuen 581. urtean.

Berriro ere, Euskal Herria lerro batek banatuta geratu zen, isurialdeen banalerrotik hurbil. Iparrean, baserriko biztanleria eta seguruenik antolaketa ekonomiko, sozial, politiko eta erlijioso paganoari eutsi zion; berez Baskoi izena, erromatarrek Nafarroako herritarrei esateko erabiltzen zuten, bisigodo eta frankoek lurralde independente horretakoak izendatzeko erabili zuten, barduliar, karistiar eta autrigoi izenak galduz. Hegoaldean, oraindik hiri batzuek irauten zuten eta biztanleria, kristautua eta erromanizatua, erreinu bisigodoan sartu zen.

Baskoien eta germaniarren arteko gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulako mapa VI. mendean.

581ean, baskoiek bai frankoei bai bisigodoei eraso zieten. Ordutik aurrera, gerrak bata bestearen atzetik etorri ziren Pirinioen alde bietan. Penintsulan, enfrentamenduak Bisigodoen Erresumaren amaiera arte iraun zuen eta baskoien eta bisigodoen arteko zazpi gerraren berri dago. Gerra horiek laburrak izan ziren: urtean aste gutxiko kanpaina bat baino ez zen izaten. Jatorria baskoien erasoak izaten ziren, biztanleria handitzean, gerrako irabazien bidez bizimodua ateratzeko bidea izan zuten eta.

Baskoien isolazioak VIII. mende arte iraun zuen, euren zalduneria arina garaitua izan ostean.

Aldi erabakigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi horrek garrantzi handia dauka Euskal Herriaren historian, neurri handian bere berezitasunak orduan finkatu baitziren. Erromatarren Inperioa galdu eta gero, Euskal Herrian erromatarren aurreko hizkuntza eta kulturari eustea ez zen apartekoa izan, Frantzia eta Espainiako beste leku batzuetan ere VI. mendean hizkuntza eta kultura indigenak iraun zutela ikusten baita. Baina fenomeno horrek VIII. mendean oraindik irauteak aparteko izaera eman zion, gaur egun arte datorrena.

Herriaren iparraldean erromanizazioa ahulagoa izan zen eta, aske irautean, euskal biztanleek paganismoa gorde zuten. Bitartean, germaniar erreinuek menperatutako lurraldeetan kristautasuna erromanizazioaren herentzia gisa zabaldu zen eta, harekin, latina, Elizaren hizkuntza, sendotu zen.

Kristautzea geroago etorri zen eta harekin euskaldunak mendebaldeko kulturan sartu ziren, baina bestelako baldintzetan, euskara eta beste ezaugarri berezi batzuek irautea bideratu zuten eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  2. « Ad sedes propias redeuntes, Cantabriarum et Vardaliarum loca maritima crudelissime deproedatio sunt »

    Hydatius. Fontes Hispaniae Antiquae. IX, 74 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]