Herrialde Baltikoak
Herrialde Baltikoak (estonieraz: Balti riigid, letonieraz: Baltijas valstis, lituanieraz: Baltijos valstybės, errusieraz: Прибалтика (Pribaltika) edo Estatu Baltikoak, Ipar-Europan kokatua dauden hiru herrialde dira: Estonia, Letonia eta Lituania. Europar Batasuneko kide dira 2004tik. Mende askotan zehar indar arrotzen menpe egon dira Herrialde baltikoak, alabaina, Lehen Mundu Gerraren ostean, estatu independente bilakatu ziren. 1918. urtearen ostean Finlandia Herrialde baltiko gisa zegoen kontsideratua, beste hiruren antzeko egoera zuelako. Dena dela, Eskandinaviarekin lotzen da egun.
Hizkuntzari eta kulturari erreparatuta, letoniarrak eta lituaniarrek sustrai berdintsuak dituzte, hizkuntza Indo-Europarren familiatik baitatoz. Estoniarren hizkuntzak, aldiz, erlazio gehiago ditu finlandierarekin, eta hizkuntza ez-indoeuroparren multzoan dago sailkatuta, finlandiera eta hungarierarekin batera.
“Errepublika baltikoak” adierak, esanahi historikoak ditu, Sobietar Batasunaren garaian horrela izendatzen zirelako hiru errepublikak. Egun ere, errepublika dira baina independenteak. 1991. urtean lortu zuten Sobietar Batasunagandiko independentzia. Tropa errusiarrek Herrialde baltikoetatik egin zuten alde 1994an.
Estonia, Letonia eta Lituania Europar Batasuneko eta NATOko kide dira 2004tik. Hiru herrialdeek demokrazia liberala darabilte eta beraien ekonomiak bilakaera azkarra izan du 2000ko hamarkadan. Halere, kolpe ekonomiko handia jasan dute 2008. urte inguruko finantza krisian.
Estatistikak [aldatu]
| Bandera | |||
| Herrialdea | Estonia | Letonia | Lituania |
| Hiriburua | Tallinn | Riga | Vilnius |
| Independentzia | -XIII. mendera arte -1918ko otsailaren 24 - 1991ko abuztuaren 20 (berrezarpena) |
-XIII. mendera arte -1918ko azaroaren 18 - 1991ko abuztuaren 21 (berrezarpena) |
-XVIII. mendera arte -1918ko otsailaren 16 - 1990eko martxoaren 11 (berrezarpena) |
| Egungo buruzagiak | Toomas Hendrik Ilves | Andris Bērziņš | Dalia Grybauskaitė |
| Biztanleria (2011) | 1.340.194 | 2.067.900 | 3.599.342 |
| Biztanleria (2000) | 1.376.743 | 2.375.000 | 3.490.800 |
| Dentsitatea | 29/km² | 36/km² | 52/km² |
| Azalera | 45,227 km² | 64,589 km² | 65,200 km² |
| Ur % | %4,56 | %1,5 | %1,35 |
| BPG (parekotasun) guztira (2012) | 27.313.000 milioi $ | 36.090.000 milioi $ | 63.653.000 milioi $ |
| BPG (parekotasun) per capita (2012) | 21.059 $ | 16.235 $ | 19.600 $ |
| BPG (nominal) guztira (2011) | 22.225.000 milioi $ | 28.252.000 milioi $ | 42.718.000 milioi $ |
| BPG (nominal) per capita | 16.636 $ | 12.671 $ | 13.068 $ |
| Giniren koefiziente | 31,3 (2010) | 35,2 (2011) | 36,9 (2010) |
| GGI | 0,835 | 0,805 | 0,810 |
| Internetezko GMD | .ee | .lv | .lt |
| Telefono aurrezenbakia | +372 | +371 | +370 |
| Dibisa | EUR | LVL | LTL |
- Hiri nagusiak biztanleriaren arabera (2010)