Herriaren Indar Armatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herriaren Indar Armatuak (Forces Armées Populaires edo FAP) Txadeko talde armatu insurgentea izan zen. Bere buruan Goukouni Oueddei zegoen, honek Hissène Habrérekin hautsi ondoren 1976an. Tubu herriko Teda klaneko kidez osatua zegoen, Txadeko iparraldean. Armada Libiaren laguntza jaso zuen, armekin batez ere. Habréren aurka zegoen GUNT taldearen sektorerik handiena ziren.

FAPeko tropak Libiaren aurka jarri ziren 1986ko bukaeran eta, horregatik, euretariko asko Txadeko Indar Armatu Nazionalaren parte bilakatu ziren (FANT). 1987an Libia Txadetik kanporatzeko batailan parte hartu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]