Herriaren etsai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herriaren etsaia Frantziako Iraultzan Izu Garaian ezarri berri zen erregimen politikoaren etsai edo aurkariak izendatzeko erabiltzen hasi zen izendapena da.

Izendapen honen jatorria erromatar zuzenbideko hostis publacae (literalki "etsai publikoa") kontzeptuan datza, legedian bortizkeriz sustsiketa burutzen zuen edonor zigortzeko zegoen akusazioa zen, honen bidez akusatua errepublikaren aurka armak eskuetan zituela borrokatzen zen soldadu etsaiarekin parekatzen zen. Frantziako Iraultza eta Stalinen Purga Handian ere asmo berdinarekin erabilia izan zen.

"Herriaren etsaien" aurkako borroka areagotzearen ezinbesteko beharra Stalinek komunismoaren eraikitze prozesuko klase-borrokaren tesiaren oinarrietako bat izan zen. Errusiako SESFko Kode Kriminaleko 58. artikuluaren arabera, "etsai" klaseak honakoak omen ziren: kontrairaultzaileak, "dibertsionistak", espioiak, saboteatzaileak, mediku hiltzaileak, etab., SESBko gainontzeko errepubliketan ere antzeko kodeak zeudelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]