Herritarren Zerrenda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herritarren Zerrenda
(HZ)
Sorrera 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak
Ideologia politikoa Euskal nazionalismo, ezker abertzale, independentismo, sozialismo

Herritarren Zerrenda (HZ) 2004ko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako Euskal Herriko hautesle-plataforma izan zen. Hauteskunde hauek Europa osoan batera egiten dira, eta Estatu bakoitza zirkunskripzio bakarra da. Honengatik HZk zerrenda bat aurkeztu zuen Hegoaldean eta bestea Iparraldean.

HZ ezker abertzalea bildu nahi zuen zerrenda izan zen, baina Estatu espainolean Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen (2003an AuBrekin egin bezala), legez kanpo utzitako Batasuna alderdiarekin ikusten zuten loturarengatik.

Iparraldean HZren zerrenda arazo barik aurkeztu zen, bertan Batasuna legala izanik legez kanpo uzteko arrazoirik ez zegoelako.

Hegoaldean HZk bazuen aukera legebiltzarkide bat bat lortzeko, aurreko hauteskundeetan HBk eta EHk lortua baitzuten. Iparraldean ez zirudien aukera hori zegoenik, bertan Ezker Abertzaleak ez duelako hainbesteko indarrik eta Iparraldeak Estatu frantsesean daukan garrantzi demografiko urriagatik.

Ilegalizazioaren ondorioz, HZk baliogabeko boza ematera deitu zuen, Iparraldeko zerrendak erabiliz. Hauteskundeak eta gero, HZ desegin zen.