Herstura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Herstura edo antsietatea estres, arrisku edo ardura egoeretan pertsona batek duen erreakzio multzo bat da, bereziki urduritasuna, egonezina, baina baita ere erreakzio fisiko nabarmenak eragiten dituena, hala nola palpitazioak, goragalea, zefalea eta abar. Herstura gehiegizkoa denean, herstura-nahasmendu bilaka daiteke; horietako bat fobia izan daiteke. Herstura egoera bat gainditzeko, arnasketa ariketak, yoga eta meditazio teknikak balia daitezke.
Sintomak
Antsietatea patologika bihurtzen denean, ondoeza nabarmena sortzen du ikuspuntu fisikotik zein, portaeraren eta psikologiaren ikuspuntutik. Artean hauek nabarmendu ditzakegu:
Fisikoak
- Begetatiboak: izerditze, aho-lehortasun, zorabio, egongaiztasun.
- Neuromuskularrak: dardarizoak, muskulo tentsio, zefaleak, parestesiak.
- Kardiobaskularrak: pilpirak, takikardiak, min prekordial.
- Arnasketarenak: disnea.
- Digestiboak: goralarriak, oka egiteak, dispepsia, beherako, idorreria, aerofagia, meteorismo.
- Genitourinariak: gernu egite ugari, sexuaren inguruko arazoak.
Psikologikoak eta portaerakok
- Beldur antz, kezka.
- Itomen sentsazio.
- Kontrola galtzeko, erotzeko edo bertan hiltzeko beldur.
- Konzentratzeko zailtasun, memoria galtzearen sentszio.
- Ezinegon, haserrekortasun, urduritasun.
- Egoera zehatzak sahiesteko portaerak.
- Psikomotor blokeo.
- Obsesioak edo konpultsioak.
Kanpo loturak
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |