Hertzainak
Wikipedia(e)tik
| Hertzainak | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Jatorria | Araba | |
| Musika mota | Rock Punk Ska |
|
| Urteak | 1981 - 1993 | |
| Diskoetxeak | Soñua, Oihuka | |
| Taldekideak | ||
| Josu Zabala Gari Entique Kike Txanpi Tito Kurro Delfo |
||
| Lehenagoko taldekideak | ||
| Xabier Montoia Gamma | ||
Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Radikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.
1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Police taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
Hasierako taldekideak Josu Zabala, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen Donostiko Anoeta polikiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute (Txanpi, Dr. Deseo), Gari bakarka eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan..
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
- Josu Zabala (konpositorea, baxu-jolea eta trikitilaria)
- Gari (abeslaria, gitarra-jolea)
- Enrique "Kike" (gitarra-jolea)
- Txanpi (bateria-jolea)
- Delfo (gitarra-jolea)
- Tito (saxofonista)
- Kurro (bateria-jolea)
[aldatu] Taldea utzi zuten taldekideak
- Xabier Montoia (gitarra-jolea)
[aldatu] Diskografia
- Hertzainak (Soñua, 1984)
- Hau dena aldatu nahi nuke (Soñua, 1985)
- Salda badago (Elkar, 1988)
- Amets prefabrikatuak (Oihuka, 1990)
- Zuzenean (Aketo, 1991)
- Denboraren orratzak (Oihuka, 1992)
[aldatu] Singleak
- Irauten / Zoratzen naizela (Soñua, 1987).
- Aitormena / Amets prefabrikatuak (Aketa, 1991).
- Mundu berria daramagu biohotzean (Maxia, Aketo, 1991)
[aldatu] No Time For Love kanpaina
2008ko otsailean hainbat blogarik Hertzainak taldearen No Time For Love abestia erabili zuten Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren ilegalizazioaren kontra protestatzeko [1]. Blogetako mezuetan abestiaren izena eta kantua erreproduzitzen zuen playerra jarri zuten.

