Hertzsprung-Russell diagrama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hertzsprung Russell diagrama

Hertzsprung-Russell diagramak (ohi H-R diagrama bezala laburtua), izar baten magnitude absolutuaren eta bere azaleko tenperaturaren artean dagoen erlazioari buruzko behaketa ugariren emaitza erakusten du.

1911n egin zuen Ejnar Hertzsprung astronomo daniarrak, eta, modu independentean, bi urte beranduago, 1913an, Henry Norris Russell astronomo estatubatuarrak. Hertzsprungen diagramak, izarren argitasuna, bere kolorearen arabera erakusten zuen, Russellenak, bere espektro motaren arabera erakusten zuen bitartean. Biak, baliokideak dira.

Diagramaren erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H-R diagrama, izar motak ezberdintzeko eta izar eboluzioa ikertzeko erabiltzen da. Diagramaren azterketa batek, izarrek, diagramaren toki zehatz batean taldetan bilduta aurkitzeko joera dutela erakusten du. Nagusiena, goiko eta ezkerreko ertzetik (beroa eta dizdiratsua), beheko eta eskuineko ertzera doana da (hotza eta ez hain dizdiratsua), eta honi, sekuentzia nagusi deritzo. Talde honetan, euren energia, hidrogenoa helio bihurtzeko egiten dituzten erreakzio termonuklearretatik lortzen duten izarrak daude. Beheko eta ezkerreko ertzean, nano zuriak daude, eta, sekuentzia nagusiaren gainetik, erraldoi gorriak eta izar superrerraldoiak daude.

Kumuluen H-R diagramak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H-R diagrama bat egiterako orduan dagoen zailtasunetako bat, ardatz bertikaleko kopurua, magnitude absolutua, zuzenean ezin dela ikusi da. Behatutako kopurua, bandaren batean dagoe itxurazko magnitudea da, eta magnitude absolutu bat lortzeko, distantzia bat behar da. Distantziak, astronomian, lortzen biziki zailak dira. Nahiko gertu dauden norbanako izarren kasuan, dagoen metodo bakarra, paralajea da. Baina, gutxi gora-behera distantzia berera aurkitzen diren izarren kasuan, kumulu globular eta kumulu irekiak kasu, ardatz bertikalean itxurazko magnitudea jartzean, ezagu daitekeen diagrama bat dago. Diagrama hori diagrama teoriko batekin alderatzean, kumulu baten distantzia eta bere adina ebaz daitezke.

Diagrama teorikoa diagrama esperimentalaren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko diagramak, bere ardatzetan, kopuru behagarriak ditu: magnitudea eta espektro mota edo kolorea. Baina, izar barnealdeen eboluzioaren simulazioek, bi kopuru ezberdin eragiten dituzte: argitasuna eta tenperatura. Bere ardatzetan bi kopuru horiek dituen H-R diagrama, batzuetan, H-R teorikoa deitua da. Itxuraz, behaketen bidez lorturikoaren nahiko antzerakoa da, baina bien arteko harreman zehatza, erabilitako izar atmosfera ereduaren xehetasunen mende dago, eta ez da txikikeria.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hertzsprung-Russell diagrama Aldatu lotura Wikidatan