Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika
Hrvatska Republika Herceg-Bosna

1991 – 1994
Onartu gabea
Errepublika
Flag of the Croatian Republic of Herzeg-Bosnia.svg Coat of arms of the Croatian Republic of Herzeg-Bosnia.svg
Europe location Croatian Republic of Herzeg-Bosnia.png
Bere burua aldarrikaturiko Herceg-Bosniako Kroaziar Errepublikaren kokapena Europan
Hiriburua Mostar
Hizkuntza(k) kroaziera
Dirua Dinar kroaziarra
Aurrekoa
Flag of SR Bosnia and Herzegovina.svg Bosnia-Herzegovinako Errepublika Sozialista
Ondorengoa
Bosnia-Herzegovina Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg

Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika edo Herzeg Bosna Bosnia-Herzegovinako onartu gabeko entitate politikoa izan zen, 1991 eta 1994 artean existitu zena, Bosniako gerran. 1991ko azaroaren 18an aldarrikatu zen, Herzeg-Bosniako Komunitate Kroaziarra izenarekin eta "osotasun politiko, kultural, ekonomiko eta lurraldeko" bereizia zela aldarrikatu zuen, Bosnia-Herzegovinako lurraldean.[1] Jugoslavia ohierako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak (ICTY) ondorioztatu zuen Herzeg-Bosnia sortu zela Bosnia-Herzegovinatik banatu eta Kroaziara batzeko.

Bosnia-Herzegovinako errepublikako epaitegi konstituzionalak Herzeg-Bosniako Kroaziar Komunitatea ilegala zela ondorioztatu zuen 1992ko irailaren 14ean.[1]

Ez Herzeg-Bosniako Kroaziar Komunitatea ezta ondoren aldarrikaturiko Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika izan ziren aintzat hartuak nazioartean.[1] Herzeg-Bosnia 1994ean desagertu zen, Bosnia-Herzegovinako Federazioari batu zitzaionean, Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako agintariek Washingtongo akordioa sinatu ondoren.

Herzeg-Bosniako hiriburu ofiziala mendebaldeko Mostar zen. Dena den, Mostar gerra gunea izanik, kontrolerako gune nagusia Gruden zegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c ICTY - Mladen Naletilic eta Vinko Martinovic-en epaia