Hesburger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hesburger
Datuak
Motajanari lasterreko jatetxe-katea eta enpresa
Jarduera sektoreafast food industry (en) Itzuli
HerrialdeaFinlandia
Jarduera
Enplegatuak8.000 (2020)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaosakeyhtiö
Ekonomia
Ustiapen-mozkina150.000.000 €
Historia
Sorrera1980
Sortzailea
SorlekuaTurku
webgune ofiziala
Facebook: hesburger Twitter: HesburgerFIN Instagram: hesburgerfin Edit the value on Wikidata
Hesburger jatetxea Espoo herrian, (Finlandia)
Hesburger Riga

Hesburger janari lasterra zerbitzatzen duen jatetxe-kate finlandiarra da. Turku hirian dauka egoitza nagusia eta Finlandiako hanburgesa jatetxe-kateen artean handiena da. McDonald's etxe estatubatuarrak baino jatetxe gehiago ditu bertan.

1992an 12 jatetxe baino ez zeuden arren, 200 jatetxe baino gehiago ditu gaur egun 60 herritan sakabanatuta. Carrols izeneko enpresa lehiakidea erosi zuen 2002an. Nazioarteko merkatura ere hedatu da Hesburger, eta Finlandian ez ezik, Herrialde Baltikoetan eta Alemanian ere baditu jatetxeak. Sirian ere ireki zen Hesburger bat baina oso denbora gutxian egon zen irekita. Errentagarria ez izanagatik itxi zuten.

Hanburgesak, entsaladak, patata frijituak, freskagarriak, esnearekin egindako irabiatuak eta postreak zerbitzatzen ditu besteak beste. Hesburgerrek zenbait lekutan pasta edota kafea zerbitzatu (azken hauek Hesecafes bezala dira ezagunak), eta autoa garbitzeko aukera ere ematen du. Jatetxe guztiek wi-fi zerbitzua eskaintzen dute.

Honako herrialdeetan daude Hesburger jatetxeak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]