Hesperideak
Wikipedia(e)tik
Frederic Leightonen "Hesperideen lorategia" (1892).
Greziar mitologian, Hesperideak (antzinako grezieraz Ἑσπερίδες) ninfa batzuk ziren, mendebaldean, Atlas mendilerroaren inguruetan lorategi mitiko bat zaintzen zutenak.
Estesikoro siziliar-greziar idazlearen arabera, "Gerionen abestia" bere liburuan, eta Estrabon greziar geografoaren arabera, Geographika (III. liburukia) bere liburuan, Hesperideak Tartessosen zeuden, hau da Iberiar penintsularen hegoaldean.
Erromatar mitologian, Hesperideen lorategia jadanik ez zen erlijiozko lekua baizik eta konbentzio poetiko bat.
| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |