Hetauda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hetauda

Izen ofiziala हेटौडा
Estatua NepalNepal
Zona Rapti Gunea
Koordenatuak

27°25′N 85°02′E / 27.417°N 85.033°E / 27.417; 85.033Koordenatuak: 27°25′N 85°02′E / 27.417°N 85.033°E / 27.417; 85.033

Hetauda non dagoen adierazten duen Nepal-ko/-go/-eko mapa
Hetauda
Biztanleria 53,836 bizt. (1991)

Hetauda (nepaleraz हेटौडा) Nepalgo Narayani Guneko hiriburua da. 1991eko erroldan 53.836 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tribhuvan errepidean dago Katmandutik 132 kilometro hegoaldera. Ibar natural baten erdian kokaturik dagon Rapti, Samari eta Karra ibaiek bat egiten duten tokian gero Narayani ibaiarekin bat egiteko. Iparraldean Mahabharata mendiek banatzen dute Katmanduko ibarretik eta hegoaldean Siwalik mendiak ditu Terai lautadatik bereizteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makwanpur etxea zen bertako erresuman agintzen zuena. Nepal batu zuen Prithvi Narayan Shah erregea bertako printsesarekin ezkondu zen eta lurrak handitzeaz gain Katmanduko ibarraren inguruan babes gerriko bat osatzea lortu zuen. Ordutik aurrera Katmandurekin harreman handiagoa izan zuen Hetaudak Indiarekin baino.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hetaudak Nepalgo industrialde handiena zeukan eta beraz herri proletario gisa hartu izan da beti. Azken hamarkadetako ezegonkortasun politikoak enpresa ugarik alde egitera bultzatu dute. Mahabharata mendietatik lortzen den harriarekin dabilen zementu lantegi handia da Hetaudako lantegirik esanguratsuena.