Hexosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kimika organikoan, hexosa sei karbono atomodun monosakarido bat da, C6H12O6 formula duena. Hexosak beren talde funtzionalaren arabera sailkatzen dira: aldohexosek karbonodun katearen 1. posizioan aldehido talde bat dute eta zetohexosek aldiz 2. posizioan zetona talde bat.

Aldohexosak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldohexosek lau zentru kiral dituztenez, 16 estereoisomero posible dituzte (24). D edo L konfigurazioa 5. posizioko hidroxilo taldearen orientazioaren araberakoa da, eta ez bere aktibitate optikoaren norantzaren araberakoa. Honakoak dira zortzi D-aldohexosak:

  CH=O           CH=O          CH=O            CH=O
   |              |             |               |
  HC-OH        HO-CH           HC-OH         HO-CH
   |              |             |               |
  HC-OH          HC-OH       HO-CH           HO-CH
   |              |             |               |
  HC-OH          HC-OH         HC-OH           HC-OH
   |              |             |               |
  HC-OH          HC-OH         HC-OH           HC-OH
   |              |             |               |
   CH2OH          CH2OH         CH2OH           CH2OH 
 D-Alosa       D-Altrosa     D-Glukosa       D-Manosa
   CH=O         CH=O            CH=O            CH=O
   |            |               |               |
  HC-OH      HO-CH             HC-OH         HO-CH
   |            |               |               |
  HC-OH        HC-OH         HO-CH           HO-CH
   |            |               |               |
HO-CH        HO-CH           HO-CH           HO-CH
   |            |               |               |
  HC-OH        HC-OH           HC-OH           HC-OH
   |            |               |               |
   CH2OH        CH2OH           CH2OH           CH2OH 
 D-Gulosa     D-Idosa         D-Galaktosa     D-Talosa


D isomero guzti hauetatik denak agertzen dira naturan, altrosa ezik. L-altrosa berriz Butyrivibrio fibrisolvens bakterioan aurkitu ahal izan da.

1926tik jakina da sei karbonodun aldosek hemiazetal ziklikoak osatzen dituztela.

Zetohexosak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktosaren egitura

Zetohexosek hiru zentru kiral dituztenez, zortzi estereoisomero posible dituzte (23). Hauetatik oraingoz lau D isomeroak bakarrik aurkitu dira naturan:

CH2OH        CH2OH         CH2OH        CH2OH 
  |            |             |            |
  C=O          C=O           C=O          C=O
  |            |             |            |
 HC-OH      HO-CH           HC-OH      HO-CH
  |            |             |            |
 HC-OH        HC-OH       HO-CH        HO-CH
  |            |             |            |
 HC-OH        HC-OH         HC-OH        HC-OH
  |            |             |            |
  CH2OH        CH2OH         CH2OH        CH2OH 
D-psikosa    D-fruktosa    D-sorbosa    D-tagatosa

Legamiek, naturalki sortutako hexosak bakarrik probestu ditzakete hartziduraz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]