Hezegune

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hezeguneak urak hartuta lehorreko inguruak dira, tarteko inguruak izaten, batzutan ur azpikoak bestetan lehorrekoak. Ekosistema hauek garrantzi handia dute eta aberatsak izaten dira ekologiaren ikuspuntutik. Hezegune mota asko daude eta, horregatik, definizio orokor bat ematea ez da gauza erraza. Batetik inguru horiek oso izaera aldakorra izaten dute; bestetik oso forma irregularra izaten dute, normalean zonalde lauetan. Zientzilari batzuen esanetan "hezeguneak oinak bustitzeko balio arren, igeri egiteko balio ez duten alderdiak dira" [1]. Ekosistema hauek arriskuan daude mundu osoan. Galera hori aurre egiteko Ramsar Komenioa sortu zen 1971ko otsailaren 2an. Euskal Herrian zortzi zonalde daude komenio horren barruan baina, jakina, hezeguneen katalogoa askoz handiagoa da.

Hezeguneen Mundu Eguna urtero otsailaren 2an ospatzen da; egun horretan, alegia, Ramsarreko hitzarmena sinatu egin zen.

Santa Maria del Lago, Engativan (Bogota).

Eduki-taula

[aldatu] Biodibertsitatearen altxorra

Hezeguneen ezaugarri nagusietariko bat da haien maila freatikoak sakonera eskasa duela eta horrek lurraren erregimenaren alterazioa dakarrela. Begetazioa baldintza horietan bizi irauteko moldatuta daude eta bi motatakoak izan daitezke:

  • Hidrofita: ureztuta dauden zonaldetan bizi denean
  • Freatofita: ura ikusten ez denean lur azpian dagoelako; kasu horietan espezie hauek lurreko espezie arruntak ordezkatzen dituzte.

Zonalde horien ezaugarriek bertako fauna balditzatzen dute. Fauna hori sarritan endemikoa da eta inguruko faunatik bereiztuta. Narrazti eta hegazti familia asko horrelako inguruetan bizitzeko moldatuta daude.

Hau guztia horrela izanda, hezeguneak munduko naturgune aberatsenak dira.

[aldatu] Munduko hezegune handienak

[aldatu] Hezegune motak

1989an, nahiz eta hogeitamar hezegune naturalak eta bederatzi artifialak, guztiak bost kategorietako sailkapenean laburbildu ziren.

  • Itsasokoak: hauek itsas ertzeko zonalde ibaien emariek afektaturik ez daudenak dira, esaterako koralezko uharreak eta, orokorrean, kostaldekoak.
  • Ibai ertzetakoak: Ibaien aldaketen arabera urez estaltzen diren zonaldeak. Esaterako baso urperatuak, aranetako lakuak...
  • Estuarioak, ibaiak itsasoratzen diren tokietan oso baldintza bereziak izaten dituzten, ur hezia eta haziaren nahasketekin. Adibidez, deltak, padurak, lokatz hondartzak...
  • Lakustreak: Nahiz eta ur gutxiko zirkulazio izan, beti urez estalita dauden zonaldeak: lakuak orokorrean.
  • Palustreak: Gehienetan urez estalita dauden ekosistemak: padurak, zingirak...

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998, 142 or.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hezegune


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak