Hezkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jobuma (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:01, 15 azaroa 2013
Afganistango eskola bat

Hezkuntza ezagutzak, baloreak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako gizarte-prozesua eta horren emaitza da. Hezkuntza sozializazio eta kontzientizazio kultural, moral eta konduktualaren prozesu bezala ere uler daiteke. Horrela, hezkuntzaren bidez, belaunaldi berrietako gizabanakoek aurreko belaunaldikoen ikuspuntuak, jokamoldeak eta ezagutzak ikasi edo bereganatzen dituzte, horiek une historikora edo kulturalera egokituz.

Helburuak

Hasierako hezkuntzaren helburua honako hauek dira:

  • Pentsamenduaren estrukturazioaren, sortzeko gaitasunaren, espresio pertsonalaren formen eta ahozko komunikazio eta komunikazio grafikoaren prozesua sustatzea.
  • Sentso-motorran, aldarrikapen ludiko eta estetikoan, kiroletan eta artean, hazkunde sozio-afektiboan eta balore etikoetan haurren hazkunde prozesua hobetzea.
  • Integrazio sozialean, taldeko elkarbizitzan, solidaritatean eta kooperazioan, eta ingurumenaren kontserbazioan ohiturak estimulatu.
  • Hezkuntza instituzio eta familiaren arteko lotura indartu.
  • Desberdintasun fisiko, psikiko eta sozialak aurreikusi eta hauetaz arduratu. Hauek orden biologiko, nutrizional, familiar eta ingurumenean oinarrituak egoten dira.

Hezkuntza eta instrukzioa

Nahitaezko Hezkuntza urteen mapa munduan. Kolore ilunek urte gehiago irudikatzen dute eta argiek, urte gutxiago.

Instrukzioak edozein ezagutzari egiten dio erreferentzia. Pertsona batek edozein hezitzailerik gabe ikas dezake. Beste alde batetik, hezkuntzak balio du pretzeptuak, ariketak eta pertsonen gaitasun intelektualen, kulturalen, fisikoen eta moralen adibideak garatzeko.

Behin kontzeptuak zehaztuta, desberdintasunak agerikoak dira. Hezkuntzak gizabanakoaren pertsonalitate guztia barnehartzen du.

Esfortzua, ohitura eta metodoa izan dira mendeetan zehar norbait izatera iristeko bete beharreko zereginak (Montesquieu). Premisa hauetatik abiatuz, Locke bezalako pentsalari handiek argi zuten hezteko, ez dela irakurketan eta diktaketetan bakarrik oinarritu behar, baizik eta, behaketan eta errespetuan.

Heztea askatasunerako bidea bada, instrukzioa funtzio sozial bat betetzeko behar dugun irakaskuntzaren ezagutzan bihurtzen da.

Badirudi hezkuntza gaur egun, ikasleak ikasi behar duen edukietan oinarritzen dela, gerora begira demostratu ahal izateko, azterketa baten bidez dakiena nahiz eta memoriaz izan.

Hezkuntza prozesu ebolutibo eta konstantea da, non gizakiaren jokaera moldatzen du ezagutza eta esperientzien bidez. Honakoa, formal edo informala eta kontzientea edo inkontzientea izan daiteke.

Ebaluazioaren definizio altenatiboa

Ebaluazioa prozesu jarrai baten moduan sortzen da, non informazioaren bilketan datza erabakiak zehaztu ahal izateko. Honen ikuspuntutik, ebaluazioa ez da inoiz amaitzen, egiten den ekintza bakoitza ebaluatu behar baita. Era berean esan daiteke, ebaluazioa ikaskuntza esanguratsuan aldez aurretik helburuen betetze-maila ikertzera bultzatzen duen prozesua dela.

Ebaluazioetarako hainbat sailkapen daude, baina aplikatzen den uneari buruz, hauek bereizten dira:

  • hasierako ebaluazioa, ikasle batek duen oinarrizko informazio mailatik goragoko batera pasatzeaz arduratzen da;
  • ebaluazio hezitzailea: ikaskuntza-irakaskuntza prozesua egiaztatzea du helburu, beti ere ebaluazio gehigarria aurkeztu baino lehen;
  • ebaluazio gehigarria: unitate tematiko bat amaitzean edo denbora jakin batean aplikatzen da. Neurgarria izatearen ezaugarria du, ebaluazio mota honetan izena ematen duen ikasle bakoitzari zenbaki bat ematen zaio eskala jakin batean, modu objektiboan zein subjektiboan.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hezkuntza Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Hezkuntza