Hezkuntza Euskal Herrian
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Hezkuntza Euskal Herrian nolakoa den ikusteko Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daudela ulertu behar da, Espainia eta Frantziakoa. Gainera Hego Euskal Herrian EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Euskararen irakaskuntza
Euskal Herri osoan ikastolak dira euskaraz irakasteko zentroak, nahiz eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean eta Eskualde Mistoan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen D ereduan.
B eredua bezalako eredu elebidunak ere ikus daitezke Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, adibidez Ikas-bi zentroetan. A ereduak gaztelaniaz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialdi Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. Azkenik G eredua ere existitzen da, non euskara ere ez den ikasgai bat. Eredu hau edo baliokide bat Trebiñun, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eta Nafarroako Eskualde Ez-euskaldunean ematen da.
[aldatu] Ereduen politika
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan hizkuntza ereduen politika dago martxan. Honen arabera, hizkuntza eredu ezberdinak ditugu aukeran. Oro har, D eredua eskaini den lekuetan goraka joan da denboran zehar, elebiduna izateko aukera gehien eskaintzen duen eredua delako, alde batetik, eta euskararen normalkuntza dela eta, bestetik.
Ereduak gorabehera, Euskal Herri osoan ikasten duten hiru ikasletik bik ez dute lortzen euskara ondo jakitea euren derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan, hau da, 2005ean ikasten zuten ikasleetatik 297.055 ikaslek ez zuten behar bezalako euskara maila erakutsi.[1]
| Araba[2] | Bizkaia[2] | Gipuzkoa[2] | Nafarroa[3] | Ipar Euskal Herria3[4] | |||||||||||||
| 1996 | 2000 | 2003 | 2006 | 1996 | 2000 | 2003 | 2006 | 1996 | 2000 | 2003 | 2006 | 1996 | 2000 | 2003 | 20072,[5] | 2003 | |
| G eredua1 | 318 | 0 | 0 | 0 | 2.467 | 1.950 | 1.900 | 1.880 | 753 | 0 | 0 | 0 | 51.449 | 36.974 | 49.356 | 50.686 | 38.430 |
| A eredua | 34.190 | 24.015 | 18.167 | 19.859 | 112.670 | 75.169 | 54.675 | 58.835 | 34.512 | 20.069 | 13.404 | 17.208 | 6.584 | 9.944 | 15.680 | 16.966 | 4.343 |
| B eredua | 8.646 | 10.868 | 12.308 | 14.789 | 26.365 | 31.024 | 32.812 | 36.383 | 28.526 | 25.946 | 22.795 | 21.307 | 143 | 131 | 0 | 114 | 4.504 |
| D eredua | 9.960 | 11.121 | 12.419 | 15.735 | 53.850 | 62.070 | 67.923 | 80.126 | 55.504 | 59.544 | 65.139 | 75.293 | 10.314 | 12.083 | 16.949 | 21.312 | 1.945 |
|
|||||||||||||||||
[aldatu] Euskararik ez duten ereduak
Euskararik ez duten ereduek izen ezberdinak hartzen dituzte. G eredua da Nafarroan hartzen duen izena. Ipar Euskal Herrian ez du izen berezirik, baina frantsesez bakarrik ikas daiteke. Trebiñun eta Villaverde Turtziozen berez dagoen eredu bakarra da (irakaskuntza publikoan) eta bai EAEn bai Nafarroako alde euskaldunean eta mistoan X ereduan ikas daiteke. Eredu hau ez da zertan izan G ereduaren antzekoa, baina kasu batzuetan hala izaten da. Eredu honetan euskara ez da ikasgaietako bat ere, beraz bertan ikasten dutenek ez dute lortzen euskararen ezagutzarik eskolaren bitartez. 2003/2004 ikasturtean Euskal Herri osoko ikasleen %20,7k horrelako eredu batean ikasi zuen.[4] 2000ko hamarkadan, gainera, Nafarroan I, J eta British eredua ezarri dira, nahiz eta nahiko minoritarioak izan.
[aldatu] A eredua
A eredua Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean baino ezin da hautatu. Bertan gaztelaniaz egiten da irakaskuntza osoa, baina euskarazko ikasgai bat dago. Normalean euskarazko hezkuntza 4 ordura mugatzen da.[6] Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle horietatik %100ek ez zuen euskara ondo jakitea lortzen.[1]
[aldatu] B eredua
B ereduak hezkuntza elebiduna ematen du. Ipar Euskal Herrian Ikas-Biren bitartez ematen den eredua ere honen antzekoa da. Biak batuz gero, ikasleriaren %16,7k horrelako eredu batean ikasten zuen 2005ean[1]. Eredu honetan askotan ikasgai gehiago euskaraz ematen badira ere ikasgai komunak direnak (matematika, filosofia, historia...) gaztelaniaz eman ohi dira. Askota D ereduan ere ikasgai horietako batzuk gaztelaniaz ere sartzen diren arren, legalki hori ez da B eredua. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetarik %67k ez zuen euskara ondo jakitea lortzen.[1]
[aldatu] D eredua
D ereduak hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen du, eta gaztelania ikasgai bat da. Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko eredua ikasten da eta bertan frantsesa da bigarren hizkuntza. 2005ean ikasleen %32 zegoen eredu honetan ikasten. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle horietatik %32k ez du lortzen euskararen ezagutza maila egokirik.[1]
[aldatu] Curriculuma
Curriculumari dagokionez, hezkuntza ezberdina da Frantzian eta Espainian. Horrez gain Frantziako ikastetxeek %10 herriko gaietara moldatu ahal dute. Espainian berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoek %55 finkatu ahal dute, nahiz eta ahalmen hori beti guztiz ez den erabiltzen. EAEn gainera Euskal Autonomia Erkidegorako Euskal Curriculuma izeneko dekretua ere legezkoa da, Euskal Curriculuma eta Espainiako LOEren arteko nahaste bat da.
[aldatu] Unibertsitateak
Unibertsitateari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitatea da EAEko zentro publiko nagusia. Deustuko Unibertsitatea, ordea, pribatu nagusia da, Bizkaian batez ere. Gipuzkoan, Mondragon Unibertsitatea zentro pribatua da. Nafarroan, Unibertsitate publiko eta pribatua daude. Ipar Euskal Herrian Universite de Pau et Pays de l'Adour unibertsitateak kanpusak ditu BABen. Lurralde osorako, Udako Euskal Unibertsitateak irakasten du euskaraz, eta Euskal Unibertsitatea izeneko egitasmoak 2010eko hamarkadan guztiz euskaraz funtzionatuko duen goi mailako hezkuntza eman nahi du.