Hezur parietal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hezur parietal
Gunshot skull.jpg
Giza buru-hezurra, paritalean tiro bat duena
Parietal bone lateral.png
Hezur parietalaren kokapena (berdez)
Latinez Os parietale
MeSH Parietal+bone

Hezur parietala garezurreko hezur bat da, laua, bikoitia, lauki formakoa, bi aurpegirekin, barnealdekoa (endokraneala) eta kanpoaldekoa (exokraneala) eta lau ertzekin, bakoitza bere angeluarekin.

Garezurraren goiko eta alboko zatia estaltzen du, frontal hezurraren atzetik, okzipital hezurraren aurrekaldetik eta tenporal hezurraren eta esfenoides hezurraren gainean muntatua. Bi hezur parietalak erdiko lerro baten bidez artikulatzen dira: lotura sagitala.

Parietal hitzak hormakoa esan nahi du.

Deskribapen anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur parietalaren azterketarako, bi aurpegi, lau ertz eta hauetako bakoitzaren angelu bat ditu. Zati bakoitzarentzat, hezurrak jasan ditzakeen kalterik garrantzitsuenak deskribatzen dira:

Aurpegi exokraneala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • goiko lerro kurbo tenporala: aponeurosi tenporala ezartzeko
  • beheko lerro kurbo tenporala: gihar tenporala ezartzen dena
  • konkor parietala: hezurraren konkortze kurbo bat
  • zulo parietala: nondik Santorini zain mezularia pasatzen den.

Aurpegi endokraneala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • fosa parietala, adartutako zain ildoek zeharkatzen dutenak, pikondo hosto baten nerbioekin alderatu direnak, hezurrean erdiko meninge arteriaren eta hauen adar diren zainen inprimaketaren ondorio da.
  • luzetarako seno frontalaren hemikanala
  • Paccioniren fosatxoak: bertan Paciniren korpuskuluak daude, frontal hezurrean ere aurki ditzakegu.
  • silviar gangarra: garun hemisferioaren alboko artekak moldatutako hezurrezko irtengunea.

Ertzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 ertz deskribatzen dira:

  • bi parietaletako goiko ertzeko artikulazioak lotura sagitala sortzen du (parietalarteko edo parietoparietal artikulazioa).
  • obelioia lotura sagitalaren lerro gainean, zulo parietalak baino apur bat aurrerago dagoen puntu kraneometriko bat da.
  • beheko ertza tenporalaren ezkatekin artikulatzen da.
  • goiko ertza frontalarekin artikulatzen da lotura frontoparietala edo koroala eratuz.
  • atzeladeko ertza okzipitalaren ezkatarekin elkartzen da lotura parietokzipitala edo lambdoidea eratuz (lambda hizki greziarraren forma bait du).

Angeluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 angelu deskribatzen dira

  • aurregoialdeko angelua edo frontalak, lotura sagital eta koroalaren elkarketa adierazten du. Bregma da angelu honen gainean dagoen puntu kraneometrikoaren izena.
  • atzegoialdeko angelua edo okzipitalak lotura sagital eta lambdoideoaren elkarketa adierazten du. Angelu honen gainean dago lambda puntu kraneometrikoa
  • aurrebehealdeko angelua edo esfenoidala. Pterion puntu kraneometrikoa
  • atzebehealdeko angelua edo mastoideoa. Asterion puntu kraneometrikoa

Hezur arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur lau bat da, eta garezur gangako hezurren egitura bera du. Erdiko ehun esponjotsuzko zati bat estaltzen duten hezur ehun trinkozko bi taula.

Hezurtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur parietal bakoitza haurdunaldiaren bigarren hilabetean fetuan garatzen den primordio mesenkimal zuntztsu bakar baten hezurtze endomintztsuaz osatua dago.

Artikulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur parietala, sinfibrosi bidez garezurreko beste hezur batzuekin artikulatzen da.

Gihar sarkutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hezur parietal Aldatu lotura Wikidatan