Hibaika Arraun Elkartea
Hibaika Arraun Elkartea Errenteria-Oreretako arraun taldea da. 1987an sortu zen. 1989an Errenteriako udalak Ondartxoko hiltegi zaharra utzi zion arraun elkateari eta urte bereko maiatzaren 21ean arraun eskola zabaldu zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Uniformea
Uniformea gorria da, nahiz eta beltz kolorea ere darabilen. Traineru beltzaren izena "Madalen" da.
[aldatu] Historia
Errenteriako traineruek aurretik ere parte hartu izan dute Kontxako Banderan. Rentería izenarekin 1953, 1954, 1967 eta 1968an aritu zen eta Beraun Arraun Elkarte bezala 1972, 1973 eta 1974ean. Emaitzarik onena 1953ko bosgarren postua izan zen.
1990a izan zen Hibaikak trainerua uretaratu zuen urtea eta lehenengo bandera ere orduan irabazi zuen Donibane Lohitzunen "Iparralde Bandera". 1995 arte aritu zen traineruan baina ez zuen beste garaipenik lortu. 1995ean denboraldiaren erdian arraun egiteari utzi zion eta ez zen uretara itzuliko 2007 arte. Ordutik KAE Ligako bigarren mailan dabil Hibaika.
[aldatu] Palmaresa
- Iparralde Bandera (1): 1990
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (1): 1973 (Beraun Arraun Elkartea)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Hibaika Arraun Elkartearen webgunea
| Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |