Hidrofono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hidrofonoa.

Hidrofonoa transduktore elektroakustikoa da. Urpean edo beste likido batean hotsak (oszilazio akustikoak) jaso eta korronte elektriko (oszilazio elektriko) bihurtzen dituen gailua da. Urpeko soinuak jasotzen ditu hidrofonoak, hau da, mikrofonoak airean egiten duena egiten du hidrofonoak itsasoan. Hidrofono modernoek, helizeen hotsa detektatzeaz gainera, itsaspekoen barruko hotsak ere detektatzen dituzte. Sonarretan erabiltzen da. Erabilera militarrak (itsaspekoak detektatzeko) eta meteorologikoak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hidrofono Aldatu lotura Wikidatan