Hidrogeno isotopoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidrogeno isotopo» orritik birbideratua)
Protio hidrogenoaren isotopoaren diagrama atomikoa

Hidrogeno isotopoak nukleoi kopuruaren arabera bereizten diren hidrogeno atomoak dira. Hidrogeno atomo guztiek protoi bat dute (hau da, haien zenbaki atomikoa 1 da), eta isotopo bakoitzak neutroi kopuru ezberdina du.

Hiru hidrogeno isotopo aurki ditzakegu naturan 1H, 2H, eta 3H protio, deuterio eta tritio deritze urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira artifizialki.

Informazio taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula honetan ageri dira hidrogenoaren isotopoei buruzko hainbat argibide:

zeinua
Z(p) N(n) masa isotopikoa (u) bataz
besteko
biziraupena
spin
nuklearra
bataz
besteko
kopurua(mol%)
kopuru
rangoa
(mol%)
1H 1 0 1.00782503207(10) EGONKORRA [>2.8×1023 a] 1/2+ 0.999885(70) 0.999816-0.999974
2H 1 1 2.0141017778(4) EGONKORRA 1+ 0.000115(70) 0.000026-0.000184
3H 1 2 3.0160492777(25) 12.32(2) a 1/2+ <10-15 ?????
4H 1 3 4.02781(11) 1.39(10)×10-22 s [4.6(9) MeV] 2- sintesi artifiziala
5H 1 4 5.03531(11) >9.1×10-22 s ? (1/2+) sintesi artifiziala
6H 1 5 6.04494(28) 2.90(70)×10-22 s [1.6(4) MeV] 2-# sintesi artifiziala
7H 1 6 7.05275(108)# 2.3(6)×10-23# s [20(5)# MeV] 1/2+# sintesi artifiziala

OHARRA: # ikurra duten atalak ez dira oso zehatzak.

Protioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1H isotopoa da naturako hidrogeno isotopo arruntena, hidrogeno natural guztiaren % 99,98 baita. 1H isotopoaren nukleoa protoi bakar batek osatzen duenez, gutxitan erabiltzen den protio izena ezarri zaio.

Deuterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2H aurrekoarekin batera hidrogenoaren isotopo egonkor bakarra dugu. Deuterio izena egozten zaio, eta bere nukleoa bi nukleoiz osatua dago, protoi batez eta neutroi batez. Lurreko hidrogenoaren %0,0026 eta %0,0184 artean deuterioa dugu. Isotopo honek ez du erradiaktibitaterik eta ez du giza osasunean eragin nabarmenik. Deuterio atomo ugariz osaturiko urari `ur astun` izena egozten zaio deuterioa protioa baino astunagoa baita. Deuterioa eta deuterioak osatzen dituen substantziak marka ez-radioaktibo gixa erabili ohi dira saiakera kimikoetan baita 1H-NMR espektroskopiako solbente gixa. `Ur astuna` neutroi moderatzaile eta hozgarritzat erabili ohi da erreaktore nuklearretan. Deuterioa fusio nuklearrerako erregaitzat erabil liteke.

Tritioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3H (edo Helio-3) isotopoari tritio izena egozten zaio eta hiru nukleoi biltzen ditu nukleo atomikoan, bi neutroi eta protoi bat urrenez urren. Isotopo hau aurreko biak ez bezala erradiaktiboa da, eta β erradiazioa igorriz desintegratzen da. Tritioak 12,32 urteko batez besteko bizitza du. Tritio naturala izpi kosmikoen eta atmosferako gasen arteko interakzioan sortzen da oso kantitate txikietan. Lurrean dagoen tritioaren beste iturri bat arma nuklearren entseguak dira. D-T fusio nuklearrean erabiltzen da erreaktibo gisa. Tritioa isotopoen geokimikan erabiltzen da denbora neurtzeko, eta tritio gasa argia sortzeko ere erabil daiteke. Aspaldi tritioa markazio kimiko eta biologikorako erabiltzen zen marka erradiaktibo gisa, gaur egun ordea ez da hainbeste erabiltzen.

Hidrogeno isotopoen izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogenoaren isotopoek soilik jasotzen dute gaur egun izen propioa, analisi erradioaktiboaren lehen garaian zenbait elementuren isotopoek ere zeinek bere izena zuten; gaur egun, ordea, hidrogenoak soilik mantentzen ditu isotopoetarako izenak. 2H eta 3H ikurren ordez zenbaitetan D eta T hizkiak ere erabiltzen dira deuterioaren eta tritioaren ikurtzat, hurrenez hurren. 1H-k ez du ikurrik, P hizkia erabiliko balitz fosforoaren ikurrarekin nahasiko bailitzateke; IUPAC elkarteak, hala ere, 1H, 2H eta 3H ikurrak erabiltzea gomendatzen du.

4H, 5H, 6H eta 7H isotopoei, aurrekoen izenei jarraikiz, tetradio edo quadio, pentio, hexio eta septio izenak esleitu zaizkie hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]