Hidrogeno isotopoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hidrogeno isotopoak nukleoi kopuruaren arabera bereizten diren hidrogeno atomoak dira. Hidrogeno atomo guztiek protoi bat dute (hau da beren zenbaki atomikoa 1 da) isotopo bakoitzak neutroi kopuru ezberdina duelarik.

Hiru hidrogeno isotopo aurki ditzakegu naturan 1H, 2H, eta 3H protio, deuterio eta tritio deritzaie urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira hauek naturan aurki ezin daitezkelarik.

Informazio taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren hidrogenoaren isotopoei buruzko taula bat ageri da:

zeinua
Z(p) N(n) masa isotopikoa (u) bataz
besteko
biziraupena
spin
nuklearra
bataz
besteko
kopurua(mol%)
kopuru
rangoa
(mol%)
1H 1 0 1.00782503207(10) EGONKORRA [>2.8×1023 a] 1/2+ 0.999885(70) 0.999816-0.999974
2H 1 1 2.0141017778(4) EGONKORRA 1+ 0.000115(70) 0.000026-0.000184
3H 1 2 3.0160492777(25) 12.32(2) a 1/2+ <10-15 ?????
4H 1 3 4.02781(11) 1.39(10)×10-22 s [4.6(9) MeV] 2- sintesi artifiziala
5H 1 4 5.03531(11) >9.1×10-22 s ? (1/2+) sintesi artifiziala
6H 1 5 6.04494(28) 2.90(70)×10-22 s [1.6(4) MeV] 2-# sintesi artifiziala
7H 1 6 7.05275(108)# 2.3(6)×10-23# s [20(5)# MeV] 1/2+# sintesi artifiziala

OHARRA:# zeinua daramaten atalak ez dira oso zehatzak.

Protioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1H isotopoa naturako hidrogeno isotopo arruntena dugu hidrogeno natural guztiaren %99,98-a osatzen duelarik. 1H isotopoaren nukleoa protoi bakar batek osatzen duenez gutsitan erabiltzen den protio izena egozten zaio.

Deuterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2H aurrekoarekin batera hidrogenoaren isotopo egonkor bakarra dugu. Deuterio izena egozten zaio bi nukleoik, protoi batek eta neutroi batek, bere nukleoa osatzen dutelarik. Lurreko hidrogenoaren %0,0026 eta %0,0184 artean deuterioa dugu. Isotopo honek ez du radioaktibitaterik eta ez du giza osasunean eragin nabarmenik. Deuterio atomo ugariz osaturiko urari `ur astun` izena egozten zaio deuterioa protioa baino astunagoa baita. Deuterioa eta deuterioak osatzen dituen substantziak marka ez-radioaktibo gixa erabili ohi dira saiakera kimikoetan baita 1H-NMR espektroskopiako solbente gixa. `Ur astuna` neutroi moderatzaile eta hozgarri gixa erabili ohi da erreaktore nuklearretan. Deuterioa fusio nuklearrerako erregai gixa erabili liteke, gaur egun frantzia egoaldean eraikitzen ari dira lehen fusio generadorea ITER proiektuaren baitan hain zuzen ere.

Tritioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3H isotopoari tritio izena egozten zaio eta hiru nukleoi biltzen ditu nukleo atomikoan, bi neutroi eta protoi bat urrenez urren. Isotopo hau aurreko biak ez bezala radioaktiboa da Helio-3 edo 3He isotopoa osatzen duelarik beta jario bidez (β partikulak). Tritioak 12,32 urteko batez besteko biziraupena du. Tritio naturala errainu kosmiko eta atmosferako gasen arteko interakzioan sortzen da kantidade txikietan oso. Lurrean dagoen tritioaren beste iturri bat arma nuklearren entseguak dira. Fusio nuklearrean erabiltzen da, isotopoen geokimikan denbora neurtzeko eta argia bere kabuz ematen duten gailuentan. Aspaldi tritioa markazio kimiko eta biologikoarako erabiltzen zen marka radioaktibo gixa, gaur egun ordea ez da hainbeste erabiltzen.

Hidrogeno isotopoen izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogenoaren isotopoek soilik jasotzen dute gaur egun izen propioa, analisi radioaktiboaren lehen garaian zenbait elementuren isotopoek ere izen propiala zuten, gaur egun esan bezala ordea hidrogenoak soilik mantentzen ditu izen horiek. 2H eta 3H zeinuen ordez zenbaitetan D eta T hizkiak ere erabiltzen dira deuterio eta tritioarentzat urrenez urren. 1H-k ez du inongo zeinurik P hizkia erabiliko balitz fosforoarekin nahastuko baiginake, IUPAC elkarteak hala ere 1H, 2H eta 3H zeinuak erabiltzea gomendatzen du.

4H, 5H, 6H eta 7H isotopoei aurrekoen izenei jarraiki tetradio edo quadio, pentio, hexio eta septio izena egozten zaie urrenez urren.

Hidrogenoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogenoa 1 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa da unibertsoko elementurik arruntena. Hidrogeno atomo guztiek protoi bakarra dute. Elementuak protoi kopuruaren arabera bereizten dira nukleoan neutroi kopuru ezberdina izan dezaketelarik hori dela eta elementu bereko atomoak nukleoi kopuruaren arabera (protoi kopurua + neutroi kopurua) sailkatzen dira elementu beraren atomo mota bakoitza isotopo bat dela esaten delarik. (Gehiago jakiteko ikusi hidrogenoari buruzko artikulua).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hidrogeno isotopoak Aldatu lotura Wikidatan