Hiei mendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiei
Sakura MtHiei.jpgHiei mendiaren ikuspegia Kiototik
Garaiera 848,1 m
Koordenatuak 35°04′00″N 135°50′18″E / 35.066667°N 135.83833°E / 35.066667; 135.83833Koordenatuak: 35°04′00″N 135°50′18″E / 35.066667°N 135.83833°E / 35.066667; 135.83833
Otsu, Shiga prefektura eta Sakyo-ku, Kioto, Kioto prefektura, Japonia

Hiei mendia (japonieraz 比叡山, Hiei-zan), Japoniako hiri garrantzitsuetako bat den Kiototik iparrekialdera dago. Tendai eskola budistaren tenplu nagusia den Enryaku-ji, mendi honetan dago. Dengyō Daishi, Tendai eskolaren sortzailea izan zena, Hiei mendira bizitzen joan zen 785ean. 788rako, Dengyok, Hieisan-ji izeneko tenplu txiki bat eraiki zuen. Hieisan-ji izena, Enryaku-jigatik aldatu zuen Saga Enperadoreak 823an, Dengyo Daishi hil eta urte betera. Lehen apaiz arduraduna, Gishin izan zen, Dengyo Daishiren ondorengoa. Japoniar budismoko pertsonaia garrantzitsu askok, Nichiren, Myōan Eisai, Dōgen eta Hōnen kasu, japoniar budismoko eskola berrien sortzaileak, aipaturiko tenplu horretan ikasi zuten.