Higer lurmuturra
Wikipedia(e)tik
| Higer lurmuturra | |
|---|---|
| Eskualdea | Hondarribia |
| Ur eremua | Bizkaiko Golkoa |
| Koordenatuak | 43°23′24″N 1°47′46″W / 43.39°N 1.79611°WKoordenatuak: 43°23′24″N 1°47′46″W / 43.39°N 1.79611°W |
Higer Hondarribian dagoen Gipuzkoako lurmuturra da, herrigunetik 4 km-tara. Itsasargi garrantzitsua dago bertan. Horretaz gain, GR 11 ibilbidearen abiapuntua ere bada, zeinak Pirinioak zeharkatzen dituen aldenik alde, beti ere mendikatearen hegoaldeko isurialdetik. Lurmuturraren amaieran Amuitz uhartea dago.
Geografiaz haratuago, ordea, gizakiaren historiaren aztarnategi garrantzitsua ere bada eremu hau:
- Goi Paleolitoko aztarnak aurkitu dira bat bertan
- Inguruetan, Jaizkibel mendiaren itsasertzeko hegalean 2003an egindako indusketetan, M. J. Iriartek eta A. Arrizabalagak giza hilobi bat aurkitu zuten, duela 8.300 urtekoa, Mesolitoko maskortegi batean.
- Badian, Erromatarren aztarnak aurkitu dira (Higerko brontzeak gisa ezagutzen direnak)