High Noon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
High Noon
High Noon2.JPG
Datuak
Jatorrizko izenburua High Noon
Izenburua euskaraz Eguerdia
Urtea 1952
Estreinaldia 1952ko uztailaren 24a
Generoa western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 85 minutu
Aurrekontua 12 milioi dolar
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
Fred Zinnemann
Ekoizleak
Stanley Kramer (uncredited)
Carl Foreman (uncredited)
Gidoilariak
Carl Foreman (gidoia)
John W. Cunningham (istorioa)
Aktoreak
Gary Cooper
Grace Kelly
Katy Jurado
Eve McVeagh
Musikagileak
Dimitri Tiomkin
Argazkilariak
Floyd Crosby, ASC
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

High Noon (euskaraz Eguerdia) 1952ko Fred Zinnemann austriar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, Gary Cooper, Grace Kelly, Lloyd Bridges, Katy Jurado eta Thomas Mitchell aktoreek antzeztu zuten.

Filmak lau Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gary Cooper), Muntatze onenaren Oscar Saria (Elmo Williams eta Harry W. Gerstad), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Dimitri Tiomkin) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Dimitri Tiomkin eta Ned Washington: Tex Ritter abeslariak abestutako "Do Not Forsake Me, Oh My Darlin'" abestia). Bestalde, lau Urrezko Globo eta beste hainbat sari ere irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiz berdinean ezkodu eta sheriff izarra jarri du. Will Kane (Gary Cooper) sheriff berria iraganean atzeman zuen eta urkamendira zigortu zuten Frank Miller (Ian MacDonald) izeneko gizona herrira mendeku bila itzuli dela ohartu da. Miller eguerdiko hiruetako trenean iritsi da eta geltokian bere adiskideak zain ditu. Bere emaztearen (Grace Kelly) erreguei kasurik egin gabe, Kane herrian gelditu eta bere aldeko gizonak erreklutatzen saiatuko da. Baina herritarren koldarkeria, interes edota Miller bidelapurrarekiko adiskidetasunaren ondorioz, herritarrak Kanen laguntza eskakizunei ezikusia edota ihes egiten dute. Hortaz, Kanek arriskua eta patuari bakarka egin beharko dio aurre.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: High Noon Aldatu lotura Wikidatan