High Sierra (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
High Sierra
Datuak
Jatorrizko izenburua High Sierra
Izenburua euskaraz High Sierra
Urtea 1941
Estreinaldia 1941eko urtarrilaren 21a
Generoa zinema beltza
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 100 minutu
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Raoul Walsh
Ekoizleak
Mark Hellinger
Gidoilariak
John Huston
W.R. Burnett
W.R. Burnett idazlearen High Sierra eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Ida Lupino
Humphrey Bogart
Alan Curtis
Arthur Kennedy
Musikagileak
Adolph Deutsch
Argazkilariak
Tony Gaudio
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

High Sierra 1941eko Raoul Walsh estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzezko filma bat da. W.R. Burnett idazlearen izenburu berdineko High Sierra eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Ida Lupino, Humphrey Bogart, Alan Curtis eta Arthur Kennedy aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek bi berregokitzapen izan zituen: Raoul Walsh berak zuzendutako Colorado Territory (1949) wetern filma eta Stuart Heisler zinema zuzendariaren I Died a Thousand Times (1955).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Roy Earle (Humphrey Bogart) espetxean portaera ona izan eta iraganean kide izan zen lapur-taldeko Big Mac buruzagiak (Donald MacBride) ordaindutako diru-sariari esker aske utzi berri dute. Handik gutxira, lapur-taldeko kide batek Royri Big Macek lapurreta handi bat egiteko asmoa duela eta Kalifornian bere zain dagoela aipatuko dio. Nahiz eta Roy bizimoduz aldatzeko asmoa izan, bere buruzagi-ohiarekin bilduko da. AEBtan barna burututako bidaian zehar Royk baserritar familia bat ezagutuko du (Henry Travers eta Elisabeth Risdon), Roy haien hiloba Vilmaz (Joan Leslie) maiteminduko delarik. Halere, Royk bidean aurrera jarraitu eta Kalifornian Big Macekin bilduko da. Haren banketxe-lapurretan parte hartuko du, baina gauzak ez dira lapurrek nahi gisa aterako eta estatu guztiko polizia heurei etengabe eta nekagaitz jarraika hasiko da, lapurrek ahal duten moduan ezkutatu eta haiek sahiesten saiatuko direlarik...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]