Highland games

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskoziar Lur Garaietako gaitaz osatutako musika banda 2008an Glasgow hirian ospaturiko Highlandetako jokoetan zehar.

Highland games, euskaraz Lur Garaietako jokoak edota Mendiko jokoak, Eskozian eta eskoziar diasporako komunitateak dauzkaten herrialdetan ospatzen diren kultur kirol jaialdiak dira. Jaialdi horiek kirol, dantza eta musika lehiaketa eta ekitaldiez osatuta egoten dira. Gizonezkoek kiltak daramatzatela parte hartzen dute.

Indar kirol jarduerek Euskal Herriko Herri Kirolekin antzekotasun handia dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso antzinako jatorriko jokoak dira eta helburu mitologikoengatik egiten ziren.

Kondairaren arabera, Malcolm III.a Eskoziakoa eskoziar herri bateko biztanleak eskualdeko korrikari laisterrena nor zen aukeratzeko asmoz bildu zituen lehenbiziko errgea izan omen zen, irabazlea erregearen mezularia izan zedin. 1703ko agiri batzuen arabera, urte hartan bertan jada gaur egungo jokoen antzeko lehiaketak ospatu zirela aipatzen da.

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highlandetako jokoetako enbor-jaurtiketa lehiaketa.

Highlandetako jokoekin gehin lotzen diren ekitaldiak indar erakustaldiak, atletismoa eta beste hainbat kirol jarduerak dira. Nagusiak honako hauek dira:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highlandetako jokoetako Eskoziar dantza erakustaldia.

Highlandetako jokoetara bertaratzen diren askorentzat, eskoziar musika bandek jotzen dutenean une ahaztezina da. Gaita eta danborrez eskoziar herri-doinuak jotzen dituzte. Jaialdiko ikur edo musika-tresna nagusia Eskoziar Lur Garaietako gaita da.

Gaita eta danborraz gain, biolin doinua ere ohikoa da eta batzuetan zelta musika taldeek ere jotzen dute.

Dantza ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highlandetako jokoetako sokatira lehiaketa.

Dantzek ere paper garrantzitsua dute; hona nagusiak:

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako beste hainbat jarduera ere badaude, tartean eskoziar ezpata erakustaldia eta ezpatazko gudu antzezpenak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]